@desertorea @jon Frikiak beti besteak dira. 😜
@desertorea @jon Zelako jente frikixa dagon Mastodonen, gero. Zuek ez dakazue afiziño normalik? Foballa-eta, estropadak-eta...?
@desertorea @jon Bai, hamen kontau nittuan nere inpresiñuak. https://eibar.org/blogak/orakulua/garuneko-gimnasixia Oin ikusten dot (ez nintzan gogoratzen) neuri be PIXKAT kostau jatanela amaitzia. 😜
@jon @desertorea Nik goguan dakatenez, deigarrixena izan zan liburuan EZ DALA EZER GERTATZEN, akziño maillan esan gura dot. Dana protagonistian pajeo mentalak diraz. Eta ez naiz halakuen zalia printzipioz, e? Baiña igual argentinarrak diralako (ni re argentinarzalia naiz) edo ez dakitt ba nik, irakortzeko erreza egin jatan.
@jon @desertorea Neri bai, errez xamar egin jaten. Ze ordenian zabiz baiña? Naturalian, ala tablero de direccionesekuan?
@izaro Ados, chata erabiliko dut. Bortitza egiten baitzait, pertsona baten kontra aritu eta ezer esan gabe alde egitea! Niregatik da (ez dut aurkariaren mezurik espero izango).
@izaro Galdera bat: partida amaitzen denean zein da ohitura? Leihoa ixtea eta alde egitea besterik gabe? Ala kontrarioari zerbait esatea, chatez edo, "gero arte, "eskerrikasko", edo horrelakorik?
@izaro JOJOJOJO... batekin jokatu dut eta... MATXAKATU EGIN DUT, jojojojojo.... NI BAINO TXARRAGOA ZEN. 😂
Babes neurrien aplikaziño egokixak heldutasunakin, eta "kontrol lokus" kontzeptuakin zerikusi haundixa daka. http://abante.eus/kontrol-lokusa/
Kantu hau gero eta gustorago entzutzen dot. Montevideoko girua, eta kandombe-perkusiño berezi hori! https://youtu.be/juyTcWf8SX8 Calle Yacaré (Roberto Darvin)
Paltzuaran (Nabarniz) lehelengo #speleo sekuentzia. http://actualid-ades.blogspot.com/2021/07/paltzuaranen.html
@izaro Eskerrikasko.
Bandres Bidaiarien Txokoak, Josu Iztuetak eta konpainiak Felix Ruiz de Arkauteri eginiko omenaldia, Erronkariko San Marti Harrian, gaur gauean (2021-VII-24). #FelixRuizDeArcaute #speleo
Epa @izaro eta beste xakezaleak. Lichess-en jokatzen https://lichess.org/ beti ordenagailuaren kontra aritzen naiz. Ez naiz ausartzen pertsona baten aurka jokatzera, nere ustez txarra naizelako (ordenadorearen kontra 3. mailan nabil, eta oso gutxitan irabazten dut). Ongi al nabil? Zer gomendatzen didazue, ordenadorearen aurka segitzea, edo pertsonekin saiatzea?
@joxean Ez nau bape harritzen. Kalian lotutako bizikletei kurpillak desinflatzen, edo sillinak kentzen ibiltzen dan jentian perfil berekuak. Kontsolamendua: pentsau leike heldutasun pixkat hartzian pasauko jakela.
@mgoiogana Horrela da bai. Lekeitioko zinemaren funtzionamendua oso gertutik ezagutzen dut, eta osasun babes neurriak HIPER zorrotz betetzen dituztela baieztatzen dut. Jarraipen epidemiologikoak ere horrela erakusten du. Tabernen zaku berean sartzea bidegabea da.
Zeledrone: Jaitsiera kablerik gabe egiteko gai den Zeledon. #hitzokei
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana