Erakutsi berriagoak

Castelaoren "Gauzek" sorgindu ninduten. Beti daukat gogoan sketch hura, non lehenengo flashean agertokian baserritarrak agertzen ziren behi hilberriarengatik negarrez; bigarrenean (publiko aberatsaren irriak piztu eta gero), familia boteretsu bat, txakurtxo batengatik negarrez. Hori, gaztetara ekarria. eibar.org/blogak/orakulua/erla

A, noski. Kutsadura kopuruak gora egiten badu, seguru "14 urtetik beherakoen irteerak" eraginda izango dela. Ez tailerrak martxan jartzearengatik. eitb.eus/eu/albisteak/gizartea

@dabidnet @bekereke Ni momentuz pekatuz libre nago: gureek ez dute oraindik baflerik erabiltzen... Halere, nahi baduzu zigor nazazu proaktiboki. Badaezpada. 😜 Dena den, zure kontsolamendurako: eguraldi oneko gauetan, Kristo Portaleko gaueko ordu txikietako rapeatzaileak "sufritzen" ditugu. Ez dakit penitentzia modura balioko duen. eu.wikipedia.org/wiki/Kristo_P

@bekereke Harrittuta nago, umiekin urtetzeko aukeriak pertsona batzuengan sortu daben... egoneziña? amorrua? gutxiespen? erantzun honekin.

Gaur Portugaldarrendako egun zoriontsua, Valentziarrendako tristea. eu.wikipedia.org/wiki/Almansak "Quand el mal vé d'Almansa, a tots alcança".

@gorka_bm Ni mode happy-an bizitzearen haterra bihurtu naute. Ez dakit horri buruz ari zaren baina.

Eitzagako zabortegixan atzera sua piztu da. Sallabenteko bizilagun gaixuak, birusak eta dioxinak ez ahal detsue pakerik emongo!! eu.wikipedia.org/wiki/Zaldibar

Sortu berriko hiru irrati pirata. Oharra: irrati hauek ez dira Radio Maria bezalakoak baino piratago. (lizentzia barik emititzeari dagokionez) argia.eus/albistea/irrati-pira via @agaraialde

Larrialdixetan ikusten da jentia benetan zelakua dan, eta enpresekin be bardin esan leike. Aseguro batzuekin sorpresak hartzen gabiz, txarrerako... eta onerako. DKV-rekin, adibidez, profesional modura tratu ona jasotzen gabiz, eta pazientiak be asko zaintzen dabiz. Kontuan hartzekua, hau guzti hau pasatzen danian polizak kontratatzerakuan. cuidatemucho.dkvsalud.es/mi-sa

Autobusak inspiraziño itturri: matxupitxu euskaldunak eta modaren izenean eginiko sakrifizio estetikoak. eibar.org/blogak/orakulua/biaj Honek modura balixo dau, @okerreko ?

@bixardune Eta gogoratzeko: aberatsena ez da gehien duena, gutxien behar duena baino.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea