Agnes Varda Lekittoko "Nostromo" zine klubian ezagutu neban, pelikula honekin. Maiteminduta, gero euskerazko #azpitituluak ifiñi netsazen. https://azpitituluak.eus/1423984442
Aurtengo bazkari gogoangarrixena ez dot egin jai egun batez, leku elegante baten, menu berezi batekin. Atzo izan zan: ogixa, cabeza de jabali eta radler lata bat. Zazpi plaixetan. #mutriku
#azpitituluak ipintzen nabillela, pelikulia ikusi nebanian baiño gauza gehixago ulertzen nabil. Eta, gidoia ondiok gehixago miresten.“To be or not to be” (1942)
Sosolako kortako zuluana (ziklope-harlauza artian bizitzian kontuak). https://eibar.org/blogak/sosola/zoruan-zuloa #eibar #arkitektura
Tabernan bazkaltzia, edarontzixan lekuan tableta eta koillarian lekuan smarfona dakazula. Bixak erabiltzen. TRISTIA #EgunekoMenua Nik, ostera, psikopaten modura eingot: ez telefonorik, ez egunkaririk, ez TBrik. Platerekua protagonista.
BINGEN SUZIRIA: Kultura, Hizkuntza Politika eta Pirotekniako sailburua. #hitzokei
Txakur #ametsak autobusian, biharrerako bidian. Bi. Bixak hidrogeologiari buruz. #DeformazioAmateurra #speleo
Tomas txikixak eskolatik ekarri daben marrazki xelebria. Txorixa gargarak egitten-eta. 😀 #gernika #picasso #odontologia
“Medikuntza herrikoian” dana ez da balekua, baiña gauza batzuk bai. Bilbo Hiria irratixan horri buruz jardun dogu. http://abante.eus/amamek-zekixena-berreskuratzen/
Gimnasiua: berrogetadun exfarloperuak eta gaztetxo ziklatuak esperientzia vigorexikuak partekatzen. Kontua zeozetara engantxauta egotia da. #GymLeaks
Xelebria,.Santiago Abascalen jaken taju bulartsua. Lejionarixuen testosteronaren gorazarre (hain gay) horren bertsiño zibilla ete? Zer diño lady @txargain adituak?
Aholku eske natorkizue: gaur Markinezeko kobetan ibili naiz. Eliza atzean 2 daude, harkaitzean zulatuta, eta eliza eta koben artean zaramaz eta eraikuntza hondarrez betetako orubetxo bat. Argazkiko kaskezur zatia eta beste batzuk hor topatu ditut, lurrazal azalean. Herriko gizon 1 agertu da orduan eta galdetu diogunean esan du kobak hezurtegi gisa erabili zirela (duela gutxi arte), arkeologoek hustu zituztela eta orubean induska ibili zirela. Ingurua ikertu da, beraz... Kontua da: 1/2
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana