Erakutsi berriagoak

Gaur aszentsorian gora, 3 pertsona ezezagun, hirurak isilik eta trankil. Iñok ez dogu konbertsaziño estupidorik hasteko tentaldirik izan. Zoragarrixa izan da!

"Meal prep", potian aldez aurretik prestautako entsaladak. Eta honek aste osuan aguantatzen dau? Benetan? sustatu.eus/1562841115

Ey, txiozale indezisuak: HA beheiak jota dago, baiña HAU ederto dabil. 😉 Zer giza larru?

Aittan biharreko tresnak (grabadore labaiñak eta gubillak) neure biharreko tresnian gaiñian.

Kollar zuriko bihargiña naiz, baiña nere arbaso metalgiñen mundua ezagutzen nabil... Oin altzairuakin. eu.wikipedia.org/wiki/Tenplake

Ez destanez iñok erantzun, zera sartu detsat: whatsapp, wikipedia, Egunean Behin, TBX eta Gaztea. Nere google kontuakin sartu bihar izan naiz (bestela ezin appik jarri), eta amaittutakuan log out. Ez detsagu google konturik egingo umiari; zeozer instalau nahi dabenian, gurasuok egingo detsagu. Hala!

Erakutsi haria

ABESTENTZIOA: hauteskunde edo erreferendum batean kantuz aritzea, botoa ematearen ordez.

Pazientiak txandia hartzeko deitzia, eta Ondarrurako edo Lekittorako nahi daben galdetu bihar ez izana :-)

15 urte bloggintzan bete doguzela! Exhibizionistak giñala ziñoskuen: artian sare sozialak zer ziran be ez genkixan... 😁 eibar.org/blogak/iturri/hamabo by @iturri

Joño, euskal ziberespazioko guru nagusietako bat Mastodonen. 😁 Hau euskal fedibertsorako espaldarazo definitiboa da! Ongi etorri @luistxo . Oin, nere ohitturiari jarraittuta, twitterren unfollatuko zaittut.

11 urteko mutikuari, bere egunian, smarfon bat erregalauko detsagu (azkenian! kuadrillako azkena da :-) ). Hamen nabil trastia konfiguratzen, etabar, eta zuen aholkua eskertuko neuke: zeintzuk aplikaziñuak instalau biharko neukez derrigor, eta zein ebitau biharko neuke? Mutikua "birjiña" da interneten, ez daka konturik ez googlen, ez facebooken, ez whatsappen ezta iñun be. Hori bai, bere kuadrillakuak mainstream diraz (clash royale, brawl stars, whatsapp... ASakoPako).

Zuekin Peru eta Marixe, terapeutaz terapeuta ezinezko gauza baten billa dabizen paziente bi. Zure burua erretratatuta ikusten bozu, txipa aldatu. Zure onerako. abante.eus/eskurik-esku-dabilt

Ezagutu Lekeitioko "Ikusgarri" zinemako proiekzionista barrixan iragan sekretua. 😉 (Oiartzun Irratiyak 20 urte) oarsoaldea.hitza.eus/2019/07/0

Amaittu da festa. Sartu bihar ziranak sartu dittuk. Eguna hasi da!

Erakutsi haria

IS-007 zuloko saguzarrak kontrolatzen, egunsentirako ordubete geratzen dala. Zelako aspergarrixa dan kontrolak kontrolatzia, baiña zelako garrantzitsua kasuak bihar dan modura ikertzeko.

Ez nago seguro "El Conquistador", "Juego de Tronos" eta juan dan 15 urtian emitidu dirazen beste reality eta telesail guztietatik BAKARRA BE ez ikusi izanak puntuak emoten, ala kentzen destazen. 🤔

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea