Ez naiz beganua, ezta antiespezista be. Baiña hónek jentiak egitten dittuan ekintzei (EAE-ko ehiza federakuntza hackeau dabe, jojojo...) ONDO eresten detsat. Polemikaz gain, ados edon edo ez, eztabaidia sortzia eta inkuestionablia kuestionatzia, ONA da duda barik. https://frentedeliberacionanimal.net/2019/09/01/hackeado-el-sitio-web-de-caza-por-el-frente-de-liberacion-animal-2/ via @flacidadominga
Niko Etxarten kontzertu gogoangarrixa, atzian antzarretako potiñak pasian. #lekeitio #sanantolinak2019
Nerabezaroa, zientzian ikuspegittik aztertzeko aro interesgarrixa. https://zientzia.eus/artikuluak/nerabezaroaren-zientzia/
Sinesteziña, gure etxepeko Mandaskan liburuak zelako gitxi irauten daben. Baitta itxura ezerakargarrixena dakenak be, ordu pare batian desagertu diraz. #bookcrossing Gaur hau adibidez: https://www.bookcrossing.com/title/5818946
Artikulu berria blogean:
Zientzia fikzio feministazko liburuen komiki tailerra, Garazi Albizua eta Irati F.G.-ren eskutik
AnsibleFest zientzia fikzio feministaren lehen jaialdiaren egitarauaren barruan egingo da, irailaren 6an Bilboko BilbaoArte Fundazioan, arratsaldeko 18:30ean
"Two tone" garaiko ska gustuko neban, eta gero retroaktiboki zabaldu jatan zaletasun hori. Betagarri hasi zanian be, pozik hartu neban, . Baiña horrezkero etorri dan ufalakin, azkenian... nazkatu. Grazixia egin desta txosnetako Euskal Musika Tronpeterua #KontzeptuGisa irakortziak. Neuk be unamorixuan diñot: BASTA YA!!
Euforiko, gaurko #WindSurf ekittaldixan ostian. Lortuta: 1)Abadien Molla - Lazunarri luze bi jauzi barik. 2) Bira / traslutxa bereiztia (bustialdi kopuruakin zuzenian lotutako kontzeptuak). Arrakastia, listoia tamaño egokixan ipintzia da! #HegoHaize #Lekeitio
Artikulu zientifiko gehixenetan, ikasten doguna atletismo pista baten zentimetro bakarra aurrera egittia modukua da. Baiña ez dot modu hoberik ezagutzen aurrera egitteko (aurrerakuntza ikaragarri eta espektakularrak kazetaritza sensazionalista eremuko gauzak dira, aintzat ez hartzekuak beraz). http://abante.eus/akatsak-ikasgai-nendaz-et-al-2012/
Goguan geratuko jatan liburu ederra. https://eibar.org/blogak/orakulua/resonare-fibris
Gaurko girua arkeologuen artian (nere inguruan behintzat) tiburoiez + haragi odoltsuz betetako piszina batekua da. 😈 Kuriosua da oin dala 60 urteko girua be antzerakua zala jakittia. #ArkeoKronikaArrosa (In: PLUTNIAK, Sébastien. 2017. "L'innovation méthodologique, entre bifurcation personnelle et formation des disciplines: les entrées en archéologie de Georges Laplace et de Jean-Claude Gardin". Revue d'histoire des sciences humaines. Faire science, 31:113-139. Publ. de la Sorbonne, Paris.¡)
Umetatik gogoratzen doten gauza zirraragarrixenetako bat suakin jolastia da. Nere garunian, oroitzapen hau posporo eta izperringi erretakuen usaiñakin lotuta dago. Eta usaiñok hartzen dittudazen bakotxian iziotzen jata. #neurofisiologia #umeologia #porroustadak
Enpresa eta erakunde txikixak kudeatzeko Odoo software honek itxura ona daka. https://sustatu.eus/codesyntax/1563780216
BIRIBILA=BOROBILA
Euskal hedabideetako profesionalek barra-barra erabiltzen dute "BOROBILA" berba. "BIRIBILA" apenas entzuten den.
Eta bizkaitar askok eta askok "biribila" txarto dagoela uste dute, "borobila" besterik ez baitugu entzuten.
Baina, Euskaltzaindiak beti adierazi du "biribila" berba jeneralagoa dela, eta "borobila" gipuzkeraz. Nondik sortu dira berba hauek? "Biribilgunea", "biribilketa"...
"Biribila" eta "borobila": ERABILI BIAK, MESEDEZ!!!
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana