Gaur dudia nekan. Lo faltan jaiki naiz: kafia hartukot? Eta ez: horren ordez, beste ordu eta erdi sartu naiz ohera. Oin fenomeno. 😜 #MeEstoyQuitando
GHren audientzia datuak aipatzea euskaraz antzeko gauzak egin behar direla justifikatzeko... #takitpa
Coca-Colari ez dio Eroski Colak irabaziko. Inoiz ez.
Antzubixe dorria, sasoi baten Artibai beheko boteregune indartsuena. Wikipedia artikulua osatua. https://eu.wikipedia.org/wiki/Arantzibia_dorretxea
Sabañón (dum-dum) / sabañón (dum-dum) / sabañón (dum-durum-dum) / forever sabañón. https://youtu.be/x2lAoXsJ-tE
GLI-F4: ezagutu belarriak lehertu eta eskua anputatuko dizun "istiluen aurkako" granada. https://eu.wikipedia.org/wiki/GLI-F4_granada
Alain Dolé eta Eric de Valicourt #speleo lagun biarnesak, gero eta sartuago etnografian eta kultura munduan! http://gshp65.blogspot.com/2019/11/alain-jean-claude-et-la-foret-de-tres.html
36ko gerra osteko idazle batzuk "mira termikuan" markauta. https://eibar.org/blogak/orakulua/izen-peskan
jeje, @txikillana Gure etxekua Router Ordorika deitzen da
Hegoaldeko politikarixak be, ezinttasun honekin kutsatuta. https://eibar.org/blogak/iturri/negoziatzeko-gaitasun-falta Lagunekin bakarrik konpontzeko gai bazarie, jai dakagu. Ezer lortzekotan arerixuakin be konpontzen jakin bihar da.
Uste eze Nekane Txapartegi refujiaua barriro harrapau nahixan dabizela. Oin dala hille batzutako elkarrizketa hau, oso interesgarrixa egin jata. Batez be Suitzako kartzelaldixan preso sozialekin egindako biharrangaittik. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2627/nekane-txapartegi-nieve
Zein da zure osasunaren jabia eta gidarixa? Osagillia, ala zu zeu? http://abante.eus/hartzaile-pasibo-izatetik-osasun-jagole-aktibo-izatera/ #jabekuntza #fisioterapia
Jon Etxabe, "x" letrian erabilpen txikigarrixari buruz. https://eibar.org/blogak/etxabe/idazleen-mintzoak-xa
Arerixo politikuak garaittu bai, ezabatu ez. Neri be etxataz kolore bakarreko "apisonadorak" gustatzen. https://eibar.org/blogak/amatino/alderdi-popularra-falta
Jajaja... bideua oso ona da. Neretako ez da sorpresa bat: Iruñean navarrrristak agintia hartu >>> euskal usaiñeko gauzak kendu. Logikua. Oin: logikua da bebai naparrak protestatzia, eta nere ustez burruka interesgarri bat sortu leike hor. Hain zuzen be, paillasuok erakusten daben jarreria da gakoa: zentsurari umorez erantzutia. Umoria oso arma zorrotza izan leike... https://youtu.be/2PH49m22vf4
Astelehenean Iruñeko @katakrak54 eko (17.30) agerraldi hori ikustekua izango da 😈 #Katxiporreta
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana