Borroka-testu bat ezpata bezalakoa izan behar da: sendoa, baina malgua izateko aroarekin. Ardatza, kolpe suntsitzaileei eusteko modukoa. Ahoak, gutxi: asko jota bat edo bi, ahulguneetan sartuta etsaiaren egitura zartatuko dutenak. Halere, ezin du pisu gehiegi hartu: horregatik, beharrezkoak ez diren guneetatik, arotzak metala kendu behar du. 1/2
Jojojo, bai ona... Ez nekixan hau: "1993an (...)Laugarren saioan pentsatu nuen bertsolari gazteekin egitea. (...) Egin zuten informatibo baten parodia, eta bertso amaiera batean Unaik esan zuen: «Desinformazio gehiago / orduro Euskadi Irratian». Sekulako tentsioa sortu zen, eta errealizaziotik pertsona bat etorri zen mozteko aginduz. (...)Iñaki Zarraoak esan zuen ez zela zentsura izan, bertsolariek gidoiari ez zietela jaramonik egin baizik." https://www.berria.eus/paperekoa/1947/042/001/2020-01-19/eskoletan-adizkiak-irakatsi-beharrean-hobe-genuke-jolas-modura-irakastea.htm via @izaro
CNT-k bat egin dau #U30GrebaOrokorra deialdixakin. Egun horretan Aixebe #fisioterapia zentrua be ixtia erabagi dogu. http://www.cnt-sindikatua.org/index.php/eu/albiste-guztiak-ikusi/1607-cnt-urtarrilaren-30eko-greba-orokorraren-deialdiaren-aurrean.html
Maria La Xaparen ezkontzako erromantzea (kopla zaharrak, "tobera" estilokoak?). Kantaria Pep Gimeno "Botifarra", azken urteetan Valentziako herri musika berpizten diharduen trobadorea. https://youtu.be/1dvqetrcdu4 via @darkanael
#Autobusleaks. Ikasle bat. Gaztelaniaz berak:
- Ezinezkoa zait fisikako irakaslea ulertzea, euskaldunberria da.
Nik neure buruari:
- Hori izango da arazoa. Seguru baietz 😒
Alaittasunez hiltzia eziñezkua da! Baiña merezi dau bizitzako momentu hori ahal danik eta onduen pasatzia. http://abante.eus/sonno-io-la-morte/
Askotan hartzen dut Donosti-Bilbo busa baina gaurkoan, hondoan danborradaren soinuak ditudala beste magia bat du denak. Ez da betiko Pesa autobus malapartatua, Donostitik ateratzen nauen gurdi magikoa da. #autobusleaks
2020ko Zuberoako maskaraden egutegia.
#GureKultura
https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Norbere bizitzako bihurgune estuetan, beti dago alaittasunari eusteko flotadoreren bat: gauza aldagaitzak, hala nola karsta, edo mutrikuarren izaeria. Eskerrak horri. #sobreviviendo #BizimoduAutomatikoaModeOn
Aitxen gatxa oso agresibua ixan zan, sei hile baino ez. Ganera krudela itzalezkua, berbia kendu eutsan eta, orduan atzan uniak be ez zirin komunikateko aproposak. Baina pendiente geratu jatezen elkarrizketen artian beragaz atzan une horietan bat etorten jat burura: noz ixan zara zoriontsuen? Kapaz zala ondioko barneratze dueluan euan, eta gero ezina ailaga zan. Ein berba ahal dan bitxartian. Ez dagonen urteurrena laster.
Eskola garaian ez nituen gustuko euskara edo gaztelania klaseetan irakurtzera derrigortzen gintuzten liburuak. Aipatzen zizkiguten idazleak, nolabait esatearren, alboratu nituen.
Idazle haietako bat, Bernardo Atxaga, ez dut sekula irakurri. Atzo arte.
(Ez dakit oso ondo zergatia, baina bere azkena erosi nuen aurreko asteburuan, manifestazioa orduko.)
Hitz batez: irakasle hori, adi ikaslea literaturara hurbiltzeko duzun erarekin. Ez ditzala 33 urte itxaron behar Atxagarekin flipatzeko.
Radixu Irratiko "Azken Mohikanoak" irratsaiuan elkarrizketatu ninduan Jon Iñaki "Karteru"k: #fisioterapia, irratilibregintza, Gerra Zibilla, #speleo mobidak... https://www.radixu.info/irratsaioak/azken-mohikanoak/oier-gorosabel_1572994800
Markos Gimeno Vesgaren erakusketan bere diseinuak ere ikusgai daude. PAMen garaietan asko eztabaidatzen genuen Markus eta biok kolore, tipografia eta diseinuen inguruan, inoiz ez geunden ados. Hala ere, bere diseinuetako batzuk asko gustatzen zaizkit, palindromo eta hitz jokoekin egin zituenak, adibidez. Erakusketa #Ermuan, Lobiano kultur gunean, otsailak 2ra arte
Bere heriotzetik 404 egun pasa ziren egunean (atzo) ireki zuten Ermuan Markos Gimeno Vesga diziplina anitzeko artistari buruzko erakusketa. Oraindik ez naiz pasatu ikustera baina berak egindako kartel eta kontu batzuk aportatu ditut eta uste dut aukera ona dela Markusen unibertso amaigabean murgiltzeko
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana