Lekitton, suerte haundixa dakagu #speleo esploraziñuak herrixan bertan egitteko aukeriakin. Gaur, Lumentzan. http://actualid-ades.blogspot.com/2021/01/lumentza-iparraldian.html
EAE-ko fisioterapeuten elkargotik sari bat jaso dogu. Eskerrikasko! https://youtu.be/vW7H5He06w0 #fisioterapia
Beti izan dut inpresioa, 1910 inguruko sozialista euskaldunak "erabiliak" izan zirela (agian bere konformidadez) bestela heldu ezin zen estrato sozial batera ailegatzeko. Zentzu horretan, oso argigarria egin zait azterketa hau. https://www.academia.edu/12879962/El_primer_socialismo_vasco_y_las_culturas_territoriales_de_su_entorno Bai baina. Asuntoa pixka bat konplexuagoa izan zen.
Aberaskumiak eta euren problemak... Gaixuak! :-) https://eibar.org/blogak/orakulua/pulp-historic-fiction
13 bat urteko gazte irakurzaleren bat ezagutzen badozu, emoixozu liburu hau. Gustauko jako! https://eibar.org/blogak/orakulua/euskal-literatura-fantastiko-moloia
Lurpeko ondare aztarnategia: #speleo aurkikuntza berria Amoroton. #zientzia http://saguzarrak.blogspot.com/2021/01/lurpeko-ondarea-aurkikuntza-berria.html
Sare sozialetan, athletizaliak eta errealzaliak hor dabiz, grabedade haundiz, leihakidetasuna eta beste bost hogerlekoko kontzeptuei buruz pontifikatzen. Hara, ez dakitt ze partidu edo ze kristo izango daben euren artian, edo beste baten kontra, edo ze torneo, eta EZ DESTA OSTIRIK BE INPORTA. #IgnorantziazGozatzen
Halako gauzak transkribatzia (saiatzia behintzat), frantsesez justu-justu dakixan batendako... #erronka
Esperantozko "mal-" aurrizkixa ikustia, eta "malfollado" kontzeptuakin gogoratzia, dana bat. 😝 Ba ete dago gure hizkuntza orlegi maittian kontzeptu horren ordaiñik, @porru ?
Segurola Azpeittiko orakulua, gure erosotasuna astintzera etorritta. @Suagaar jaunari gustauko jakozen gauzak esaten, bestiak beste. https://sustatu.eus/1610529290
LAGUNTZA ezkerreko militante historikuak identifikatzeko. Etxeko albumeko argazki sorta bat eskaneatzen nabil, #AquilinoAmuategi aittittakin lotutakuak (helburua: wikimedia commons). Bertan, aittitta jente askokin agertzen da, batzuk ezagutzen doguz (izena idatzitta dagolako) eta beste batzuk ez. Antiajodun kalbo hau, esate baterako. Ziur nago hasierako sozialistetako bat dala (euskalduna, seguraski) baiña ez dakat idearik zein izan leikian. Pistarik emon leike iñok? (argazkixa 1919 aurrekua da)
Bizkaian lurpeko ondarearen kudeaketarekin dagoen arazoa hobeto ulertzeko, ikuspegi historikoa hartzea komeni da. #speleo #zientzia #atxurra #armintxe @urementeria ren aintzindari Pablo Alzolak argi adierazi zuen duela 110 urte; ba da garaia hark seinalatutako norabidean abiatzeko. Horri buruzko artikulua, "Gota a Gota" aldizkariaren 22. zenbakian duzue: https://drive.google.com/file/d/1VY7vS16CcwLLjfzcOidXDsWoE-vddta7/view
DATIBU: perpausaren objektu zeharkakoa eten gabe erabiliz bizkaieraz kantatzen duen Gernika-Lumoko musika taldea. #hitzokei
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana