ADES #speleo argazki batzuekin kamiseta batzuk egin doguz. Iñori gustatzen bajakoz... ;-) https://www.latostadora.com/txikillana/
Euskal Espeleologoen Elkargoak Arkamuko mendilerroko parke eolikoari alegazio bat aurkeztu dio. http://euskalespeleo.com/alegazioa-arkamu-mendilerroko-parke-eolikoari/
@txopi
Bai ondo, pues oso importantea iniziatiba porke inkluso liburutan ere como ke sartzen hasi dira eta ni, kekieresketediga, hastalosguebos. Oseake, hori, animo.
Geo euskalkik diela arazoa, tazeare!!!!!!!
Zelako itxura ona dakan podcast barri honek. Binilo Bruntxa, Radiokultura irratikua. https://www.arrosasarea.eus/2021/04/07/binilo-bruntxa-1-ez-dok-amairu-b-aldea-izar-kafe-hobetua-ange/
Gaur arte, kanpotik etortzen jatazen pazientien salbokondukto-eskarixei uko egin izan detset, zentzuna nagusi dan lekuan biharrezkua ez dalakuan. Gaur ostera, Ondarrun somatzen nabillen sorgin-ehiza gogua ikusitta, eurak lintxamenduetatik babesteko egitten hasteko erabagixa hartu dot. #HisteriaKolektiboa #Covid19
Bilbo eta Donostiako foballzaliak egonezinda dabiz (zelan ez), anaitasunak gitxi iraun dau. Aurreko baten tronpeta kontuekin, eta oin baltzez betetako gabarren txiste "onartezin" batekin. Gustora testatuko neuke, eurendako zenbatendako izan ziran Miguel Angel Blancoren txistiak "onarteziñak". Danok gara oso tolerantiak iñoren koskabilluak ikutzeko, baiña norberanak dantzan dagozenian... ai laguna! 😈
"Mean Streets" (1973) #azpitituluak jartzen. Gozamen hutsa! De Niroren introa, "Jumpin' Jack Flash"en musikan...
Sare sozial pribatibuak gaur ittogarri dagoz: foballan ajia ez bada, ikurrin-kurrin-kurrin sobredosisa, edo superstiziño kristauan intzentsua. #fedibertsoa askoz hobeto. Eskerrikasko! 😉
Jesus, maria eta jose! Eta gaur #AlderdiEguna . Egunotan sare sozialak usaindu be ezin leikez egin. #matraka
Juan dan ordu bixak pelikula hau ikusten pasau dittudaz. 😜 Asko be asko gustau jata. https://es.wikipedia.org/wiki/Sexo_por_compasi%C3%B3n
Kuriosidade haundixa ixotu desta Amatiñok erreseinatutako liburu honek. https://eibar.org/blogak/amatino/komunean-irakurtzeko-liburua
Pandemia honetan, igaz eta aurten nere lanbidian alderdi kitsch, bizarro eta xelebrienetako bat ezkutuan geratu da. https://www.fisiohogar.com/sevilla/fisioterapia-en-el-costalero/ Zuek normal ikusiko zendueke, dermatologuak, ziliziuak kaltetutako azalen tratamendurako zerbitzu bat izatia? 😂 Ba hau, antzekua da.
Hamen basozale asko dagola ikusita (#tutbatbasoan etc), jakingo al zenukete ametzak eta haritzak bereizten? Semearen ikasgelan zuhaitzak lantzen dabiltza, eta berari ametza tokatu zaio. Baina gurasook... naturzaleak izan arren, ez gara ametz bat non arraio egon daitekeen asmatzeko gai! 😁 (Lekeition bizi gara) https://eu.wikipedia.org/wiki/Ametz_arrunt
Gaur, auzoko #speleo taldian abaro gozuan, Mutrikuko paraje polittak ezagutzen. Zenbat esploratzeko! http://actualid-ades.blogspot.com/2021/04/iruroin-eta-xoxoarte.html
Gaur kontsultan, baietz pare bat pertsona agertu txandia hartu nahixan "kriston miña dakelako eta ezin dabelako gehixago, eta mesedez gaur hartzeko" eskatuz? Erantzuna ezezkua izango da, bistan da. Opor bezperako sindromia. Kasu gehixenetan, luzaruan dabiz miñez, eta opor egun batzuen aurrian sartzen jake etortzeko gogua...
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana