Zelako plazerra, lokutorra eta ileapaintzaillia hika naturaltasun osoz egitten entzutia! (toka eta noka) Maider Hegiaphali elkarrizketia, #puntueus domeinua erosi barri dabela eta. Maulera juan ezkeriok, bilhoa zein bizarra mozteko leku ona! (baiña kontuz berakin maitemindu barik ;-) ) https://www.xiberokobotza.org/berriak/ekonomia-turismoa/4507-maider-bilo-mozle-ta-orai-revlon-entako-formatzaile
Olentzeroren historia, haurrei azalduta (podkasta zuberotarrez). https://podcast.ausha.co/xiberokazt/olentzero
"Desgastia dakazu", "pintzamientua", "blokeua"... halako gauzak pazientiari esatian nozebo efektua eta kinesiofobia baiño ez dogu sustatuko. Eta gaiñera ez dira zuzenak. #fisioterapia #zientzia #MinarenPedagogia
The biopsychosocial approach and low back pain (Heather Muncey). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association.
Ondiok #EZ46 osorik irakorri barik, eta eguneratzen. Artikulu hau oso argigarrixa egin jata 5G telekomunikaziño sistemiari ipintzen jakozen atxakixei buruz, nere moduko ezjakiñondako sarrera orokor modura.
(2/2)... jarri dira, hasi dira armozatzen, eta ez dira hasten ba, hiru nagusixak, euren artian erderaz? BZO?? Zer da hori: diglosia, hipokresia, autoengainua, klasismo linguistikua?
3 nagusi eta ume 2, tabernan armozatzera; asteburu pasan, imajinatzen dot. Dagokixon zafarrantxua montau dabe: pintxuak, kafiak, esne basua pixkat epelduta, tostadia aguakatiakin - ez dago aguakaterik - bueno, ba tomatiakin, ze pintxo nahi dozu umia, hau ez, beste hori... kamarero paraguayuak kostata baiña adeitsu ulertu eta zerbitzatu dittu danak (berari euskeraz eskatu detse). Umiekin be euskeraz egitten dabe. Halako baten... (1/2)
Ez neban Josean Olabe marrazkilari hau ezagutzen. Itxura politta daka, Kaiet Bengoetxea ondarrutarran trazia hartzen detsat. http://itsasgoraedizioak.blogspot.com/
Diabetesan #zientzia historia argigarri bat. "Insulina" berbia Langerhansen "uhartiengaittik" zala ez nekixan! 😀 https://partedeconfirmacion.blogspot.com/2021/11/una-historia-de-la-diabetes.html
Erramun Gerrikagoitia da inkonbustiblea. 😂 https://referentziak.blogspot.com/2021/11/ensegua-hobetuz-titularrac.html
"Basilika" (Itxaro Borda) irakorri barri "Euskadi Sioux" eta "Makoki" aldizkarixen giruan. https://eibar.org/blogak/orakulua/irulegiko-amabirjinan-negoziua
Ze iritzi dakazue osteopatiari buruz? #fisioterapia munduan gero eta kuestionatua dago; nik urtiak dira teknika batzuk guztiz baztartu nittuala, baiña beste batzuk asko erabiltzen dittudaz... artikulu honetan azalpen zehatzaguak. http://abante.eus/osteopatia-etorkizuneko-bidegurutzean/
@kilkerra @txikillana @jon @porru @desertorea
KOPROFITEROLAK: Gorotzekin egindako azkenburukoak #hitzokei
@txikillana @jon @aldatsa @porru @desertorea
KOPROFITATU: norbere gorotzak erabili
#hitzokei #erranbeharnuen
Jubilau eta gero, gure #speleo maisu Carlos Prieto ez dago geldirik! Beste espezie bat bakarrik ez, GENERO barri bat deskribatu dau Nafarroako lurpeko marraskilluen artian. https://bioespeleologia.blogspot.com/2021/11/nuevo-genero-y-nueva-especie-en-cuevas.html?m=1
(2/2) Komite editorialak ere ez daude alboraketatik libre: zerbait baieztatzen duten artikuluak argitaratzea nahiago izaten dute, ukatzen dutenak baino. Azken finean, zientzian sistematikoki zuzendu beharko litzazkeen alboraketa hauek plazeboaren ikerketari ere zuzentzea aldarrikatzen du.
The powerful placebo: hit or myth? (Richard Shortall). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association.
Ondorio deserosoetan sakonduz, Shortallek hatzamarra komunitate zientifikoaren begian sartzen du, erosotasun-alboraketak ohikoak direla seinalatuz: teoriak faltsutzeko ahalegin falta (gure teoriak baieztatzen duen ebidentzia bilatzeko zaleagoak gara); zailtasunak eta emaitza apalak saihesteko gogoa (emaitza errazak eta espektakularrak nahiago); superstiziorako joera (figuratiboki)... (1/2)
Irakasleak eta notak: norbere frustraziño eta premiñak asetu biharrian, "justizia eskuzabala". Esatia erreza da, baiña gero... Zer diñozue, irakasliak? 😜 https://eibar.org/blogak/zapiain/notak-ipintzeko-orduan
Euskarafoboen argudio ezezagunenetako baten kontura. https://eibar.org/blogak/zapiain/euskara-eta-borondatea
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana