Ez dago potrorik -gizon kontua denez- #EuskaldunMulletdun meme bihurtzeko, irudi galeria eta guzti? 😝 (nik jarri dut neurea) https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AEuskal-mullet-1991.jpg?wprov=sfla1
PIXAR: Animazio zine puska ziztrina. #hitzokei (only for oarsonards)
Euskarazko wikipedian hutsune handi bat zegoen: “mullet” tipoko ilearena. XX mendearen amaieran, “euskaldun fededun” “euskaldun mulletdun” kontzeptuak ordezkatu baitzuen. Orain lasai hil naiteke. https://eu.wikipedia.org/wiki/Mullet
Radixuak seiñalia galdu eta kirrikarria entzutzen denpora indeterminatuz jarraitzeko kapaza dirazen GIDARI HORIEK. #AutobusLeaks Eta gero zer eta Radio Maria ipiñi desku!! (ijittuak fede katolikora erakartzeko saiua, zehazki) #AquiTeQuieroVer @okerreko
Autobusera heldu eta berriz pentsatu dut norbaitek ikerketa serioa egin beharko lukeela giza kontaktua eta konpañia saiesteko egiten diren trikimailuen artean. Gaur: lo zaudela egin pasiloko eserlekuan eta jende guztia igo denean eta bakarrik zaudela dakizunean "esnatu" eta leihoko eserlekura pasatu. #daflipat #autobusleaks
Hola, noticias frescas sobre #Armintxe (informe del equipo de la Dipu, y algunas claves para interpretarlo). https://saguzarrak.blogspot.com/2019/02/arkeoikuska-2017-armintxe.html
BERTUT: Mastodonen inoren mezuak berbidaltzearen dohaia. #hitzokei
“Toka” gizon taldian lan isilla. Ze jarrera izan mobida feministan aurrian, eta beste. https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1548866618590-gizon-askok-beldurra-diete-gizonez-osatutako-inguruei via Ane Lardi
SANTA ESKIA: Neguan, Agate Deunaren omenez, elur gainean irristatuz eta bastoiekin egiten den kuestazioa. #hitzokei
BILAZAILEA: bilaketa-motor gripatua, webgune baten barruan informazioa topatzea Asterixen 12 probak baino zailago egiten duena, bereziki arrunta euskal erakundeen egoitza elektronikoetan. #hitzokei
MARICRON: Zentro muturreko politikari gay frantsesa. #hitzokei
Beti da momentu ona hidroterapia merke eta eskuragarrixan onurak azaltzeko. http://abante.eus/saunia-etxe-onduan-osasuna-mantentzeko-aukera-ona/ #fisioterapia
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana