Bart gertatu zait, saiatu nire larruan jartzen: Arnedilloko osin beroetan goxo-goxo zaude. Gau epela da, eta oskarbi. Ilgora maiestatikoak dena blaitzen du haren argi hits leunaz. Igelen elkarrizketak gaugiroa gitotzen...Eta hara non datorren tipo bat, zu zauden osinera (parean beste 4 izanda), eta uretan dagoela sakelakoarekin argazkiak ateratzen hasi da, uasap mezuak bidaltzen (soinua kendu barik) eta zigarro bat erretzen.Txintik esan barik. Eta nik...Nik...Ez dut ito... #ongietorriapokalipsi
Ferminen lelora elkartuko naiz ni ere: utzi bakean geure laguna! Ferminek Berebar abestiarekin ekarri du gogora, nik bere janariarekin. Berak egin zigun, Bermeoko txosnetan, herrian probatu genuen lehen kebaba (eta urte askotan berriz inon probatu ez dudan modukoa), berak eman digu jaten Askapeñako hamaikatxo bazkaritan.
Aktibista dela ere esan nezake, euskaltzalea edo Bilboko EH Bilduko zerrendan doala… baina nahiago dut Ferminena:
Utzi bakean geure laguna! Khalid El Haddadi askatu!
Otsibarrelo Maida Korraletik, bortuak. Allande Sokarrosek banan-banan-banan izentatu zeskuazen! #zuberoa
Sonakay euskal flamenko taldeak webgune berria aurkeztu du. http://sonakay.com/index-eus.html
Osagille ofizialak, batzuetan, aho bete hortz geratzen gara pazientiak petrikilluengana “iges” egitten deskuenian. Horrek gure gabezixa bat seiñalatzen dau. http://abante.eus/petrikiloengandik-ikasteko-duguna-oee-jardunaldiak-2018/
Mikel Larreategiñian, ogixa mimoz egitten dabe (3 egunian!) https://eibar.org/blogak/erral/ogiaren-errezeta #culineitor
Karpatoetako lemko (Andy Warholen jatorrizko) herrixan gorabehera jakingarrixak. https://www.berria.eus/paperekoa/1886/040/001/2019-04-10/lemko-herria-bizirik-irauteko-lanean-ari-da.htm by @otamotz
Otorduetan, gure umiekin gauza pare baten intransigentia naiz : kubierto-platerekin tanborra jotzia, eta "begiratu zure atzean zer dagoen!" jolasa. #umeologia #rottenmeyer
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana