Erakutsi berriagoak

Iturritze 1991ko erreskatian kronikia osatzen... Malagako TEDAX ohi baten laguntziakin! 😜

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@txikillana @dabidnet @Osoitz Historialari gehienen ustez hori ez zen horrela gertatu. Kontutan izan a) argumentu hori ezkerrak erabili zuela emakumeei sufragioa ukatzeko b) garai horretan ez zegoela tresnarik hori neurtzeko c) alderdien diziplina ez zen hain zurruna eta beraz eskuinean bazeuden alde eta kontrakoak eta ezkerrean ere, alderdi berdinaren barruan ere d) eskuina eta ezkerra asko orokortzea da garai haietako testuinguruan, guk "ezker" bezala ulertzen duguna askoz beranduago sortzenda

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Urdiñarben eta Lekeition eginiko ikustaldi bat (euskarazko kale erabilera). Interpretazioak zuen esku. eibar.org/blogak/orakulua/lagi

Zenbat pasahitz desberdin kudeatzen dozuz? Ze sistema erabiltzen dozu danak gogoratzeko? Segurtasunan eta erosotasunan mugan surfeatzen. Laborategian - 00x01: Pasahitz kudeaketa erosoa
laborategia.eus/podcast/labora

MASCARPHONE: Italia iparraldean gazta krematsua eta telefonia zerbitzuak uztartzen dituen enpresa.

Biharretik neka-neka eginda urten, eta kirola egittera zelan juango naiz ba??
bilbohiria.eus/56688

Duda barik, pasa dan asteburuko ederrena: gure hitzaldixan, Gilen Iriart larraintarrak deskubridu dau... bere birraittitta be espeleologua izan zala!! Eta gaiñera... Edouard Martelekin esploraziñuan ibillittakua!!! actualid-ades.blogspot.com/201

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

ZEIN KANTU KUKUTZEN DA IRUDI HONEN GIBELEAN ? 🤔 Asmatu eta beharbada BAKÜNA SHOW ikusgarriaren dvd bat irabaziko duzu !

Parte hartzeko :
👉 Erantzun ona eman
👉 Bertxiotu

Erantzun onen artean irabazle bat zozketatuko dugu. Xantza on ! ✨

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Bart gertatu zait, saiatu nire larruan jartzen: Arnedilloko osin beroetan goxo-goxo zaude. Gau epela da, eta oskarbi. Ilgora maiestatikoak dena blaitzen du haren argi hits leunaz. Igelen elkarrizketak gaugiroa gitotzen...Eta hara non datorren tipo bat, zu zauden osinera (parean beste 4 izanda), eta uretan dagoela sakelakoarekin argazkiak ateratzen hasi da, uasap mezuak bidaltzen (soinua kendu barik) eta zigarro bat erretzen.Txintik esan barik. Eta nik...Nik...Ez dut ito... #ongietorriapokalipsi

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Ferminen lelora elkartuko naiz ni ere: utzi bakean geure laguna! Ferminek Berebar abestiarekin ekarri du gogora, nik bere janariarekin. Berak egin zigun, Bermeoko txosnetan, herrian probatu genuen lehen kebaba (eta urte askotan berriz inon probatu ez dudan modukoa), berak eman digu jaten Askapeñako hamaikatxo bazkaritan.

Aktibista dela ere esan nezake, euskaltzalea edo Bilboko EH Bilduko zerrendan doala… baina nahiago dut Ferminena:

Utzi bakean geure laguna! Khalid El Haddadi askatu!

Otsibarrelo Maida Korraletik, bortuak. Allande Sokarrosek banan-banan-banan izentatu zeskuazen!

Alderdixak (maiuskulaz) eta bere bezeruak kontrolatzen dabezen tertulia, komunikabide eta Kultur Etxietan debekatutako liburua aurkezten, gaur Lekittoko Dzapart tabernan. Ahoztar Zelaieta moduko kazetarixak zaindu biharra dago! (Alderdixak sobornatzen hasi baiño lehen 😝)

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea