Erakutsi berriagoak

Joño, euskal ziberespazioko guru nagusietako bat Mastodonen. 😁 Hau euskal fedibertsorako espaldarazo definitiboa da! Ongi etorri @luistxo . Oin, nere ohitturiari jarraittuta, twitterren unfollatuko zaittut.

11 urteko mutikuari, bere egunian, smarfon bat erregalauko detsagu (azkenian! kuadrillako azkena da :-) ). Hamen nabil trastia konfiguratzen, etabar, eta zuen aholkua eskertuko neuke: zeintzuk aplikaziñuak instalau biharko neukez derrigor, eta zein ebitau biharko neuke? Mutikua "birjiña" da interneten, ez daka konturik ez googlen, ez facebooken, ez whatsappen ezta iñun be. Hori bai, bere kuadrillakuak mainstream diraz (clash royale, brawl stars, whatsapp... ASakoPako).

Zuekin Peru eta Marixe, terapeutaz terapeuta ezinezko gauza baten billa dabizen paziente bi. Zure burua erretratatuta ikusten bozu, txipa aldatu. Zure onerako. abante.eus/eskurik-esku-dabilt

Ezagutu Lekeitioko "Ikusgarri" zinemako proiekzionista barrixan iragan sekretua. 😉 (Oiartzun Irratiyak 20 urte) oarsoaldea.hitza.eus/2019/07/0

Amaittu da festa. Sartu bihar ziranak sartu dittuk. Eguna hasi da!

Erakutsi haria

IS-007 zuloko saguzarrak kontrolatzen, egunsentirako ordubete geratzen dala. Zelako aspergarrixa dan kontrolak kontrolatzia, baiña zelako garrantzitsua kasuak bihar dan modura ikertzeko.

Ez nago seguro "El Conquistador", "Juego de Tronos" eta juan dan 15 urtian emitidu dirazen beste reality eta telesail guztietatik BAKARRA BE ez ikusi izanak puntuak emoten, ala kentzen destazen. 🤔

Kantu popular baten moldaketa korala egittia oso gauza ERRIDIKULUA irudittu izan jata beti. Halako zeozer: youtu.be/PMae1gTN8jU?t=46

Gune autogestionatuetan gatazkak, erasuak, sexu abusuak konpotzeko moduen billa, sistema politiko-judizialera jo barik: justizia transformatiboa.

Hau fallua! Taberna honetan "angelu hil" bat dago, hau da, telebista pantallarik ikusten ez dan leku bat. Diseinu akats larrixa gero. 😈

ESTALAKTISTIKA: espeleotema zintzilikari beherakariei buruzko datuak biltzeaz, sailkatzeaz, aztertzeaz, interpretatzeaz eta aurkezteaz arduratzen den matematikaren adarra.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Dakizunez, Euskal enpresetan fabrikatutako armek, arlo militarrerako unibertsitateetako ikerketetan garatzen diren teknologiak eta gure diruarekin finantziatzen den armen industriak munduko hainbat lekutan gerrak egotea ahalbidetzen du.
euskadi.isf.es/blog/gerra-heme
🔊Bilboko Ingeniaritza eskolaren aurrean (Torres Quevedo enparantza)
U3an 13:00etan.
#EHU #Armagintza #Elkano #militarismoa

Udako sasoirako, beste siniskera estupido bat suntsittu daigun. abante.eus/siniskerak-hausten- Beruak eta izardi flotian bazagoz, JARRI ZAITTEZ BILDUR BARIK HAIZE KORRIENTE HORRETAN, ez detsu ezelako kalterik egingo eta (kontrara).

Dantza herrikoi anzestral bat jasatean sortutako pentsamendu sakrilegoak:
- Ezin esan nun eta noiz nagon, bestela herrittik botako nabe.
- Erritua dan neurrixan irauten dau honek. Bestela zeiñek aguantau denpora guztian musika beran matrakia?

Urregarai, Bedartzandittik gaur goizian. Atzian Anboto, eta atzerago Aizkorri. Irudixa: Xabier Gezuraga.

Ointsu arte, wikipedia ez zan iturri fidagarritzat hartzen, papelezko entziklopedien maillara ez ei zan allegatzen. Egoeriak bueltia emon dabelakuan nago. berria.eus/albisteak/168187/wi

Ondarrun, "pintxo bazkari" bat egin nahixan dabillen turista kuadrillia. Koreografixiakin ezin asmatu ("guk hartu bihar doguz, ala eurak ekarrikoskue mahaira?")

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea