Gaba arrarua, egunsenti arraro baten atarixan: solstiziua, #speleo eta labar-artea.
GOLENKALE: Trebezia gutxiko futbolariek osatutako talde baten abenturak eta desbenturak kontatzen zituen telesaila. #hitzokei
ANNE ETXEGOIEN: Zerbait zeruan ikusi duzula adieraztekoan, zehazteko erabitzen den esamoldea.
Adibidea:
-Ikusi duzu zeppelina?
+Ez, non dago?
-ANNE ETXEGOIEN
#hitzokei
EGUENIAN BEHIN: Ostegunetan behin bakarrik jokatzen den 10 galderako trivia moduko jokoa. #hitzokei
Afarixa prestatzen, radixoko gabon kantekin kokoteraiñok. Ez ete dago Radio Maria musulman tipokoren bat, almueddin baten peredikuekin, edo sikieran rai musika pixkat emoten dabena? #culineitor #ChristmasHater
Ur bedeinkatu faltsua banatzen zuen gaizkile sarea deuseztatu dute. Parrokiakoek salatu dutenez, ontziak betetzeko erabiltzen zuten uraren gainean ez zuten inolako inbokaziorik egiten. Iruzur larri hau hilabeteetan mantendu da, eta peritoek lanak izango dituzte kalteak neurtzeko. #mikroipuina
Mastodon instantzien konstelazio bat. Fedibertsuan kontu hau gero eta interesgarrixagua da! https://instances.noct.zone/ via @iulius
Kaka egiñian zer da hobe: indarra egittia, edo errelajatzia? #fisioterapia aholku insolitoak Bilbo Hiria irratixan. http://abante.eus/komunian-indarra-ala-relaxa/
Azken egunetan #Eskoziako independentista asko
fedibertsoratu dira Twitterrek kontuak blokeatzearekin nazkatuta. Horietako askok https://mastodon.scot/ instantzian aurkitu dute aterpea. #TwitterExodusScotland traola erabiltzen ari dira.
#TwitterExodusBasqueCountry bat ezagutuko ote dugu?
Nazi kuadrilla desberdin bi agertu dittuk ni blastiatzeko asmotan. Baiña nik, obergruppenfuhrer mozorrua jantzitta eta, egurrezko pala bat eskutan (badaezpada) zaunka hasi najake, eta taketa baiño firmiago ipiñi dittudaz danak. Gero...! 😁 #ametsak
Umiekin zebrabidia pasatzen, eta Correoseko banatzailliak itxain nahi ez. Gure aurretik pasatzen danian, keiñu egitten detsat (ezer iraingarririk ez), eta... ez dau ba tipuak kotxia gelditzen, nerekin diskutitzeko? Gaiñera, "hartzekuekin"! Azkenian popatik hartzera (sic) bialdu dot. Eta nik hori egitteko...
Orraittiokan! Zebrabidia ez bozu errespetau nahi bale, segi, baiña ez hasi behintzat diskutitzen kargu hartzen detsuen oiñezkuekin
Polo Garat, tipo xelebria. Lea-Artibai inguruan be ibillittakua. https://eu.wikipedia.org/wiki/Polo_Garat
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana