Sare sozialetan, athletizaliak eta errealzaliak hor dabiz, grabedade haundiz, leihakidetasuna eta beste bost hogerlekoko kontzeptuei buruz pontifikatzen. Hara, ez dakitt ze partidu edo ze kristo izango daben euren artian, edo beste baten kontra, edo ze torneo, eta EZ DESTA OSTIRIK BE INPORTA. #IgnorantziazGozatzen
Halako gauzak transkribatzia (saiatzia behintzat), frantsesez justu-justu dakixan batendako... #erronka
Esperantozko "mal-" aurrizkixa ikustia, eta "malfollado" kontzeptuakin gogoratzia, dana bat. 😝 Ba ete dago gure hizkuntza orlegi maittian kontzeptu horren ordaiñik, @porru ?
Segurola Azpeittiko orakulua, gure erosotasuna astintzera etorritta. @Suagaar jaunari gustauko jakozen gauzak esaten, bestiak beste. https://sustatu.eus/1610529290
LAGUNTZA ezkerreko militante historikuak identifikatzeko. Etxeko albumeko argazki sorta bat eskaneatzen nabil, #AquilinoAmuategi aittittakin lotutakuak (helburua: wikimedia commons). Bertan, aittitta jente askokin agertzen da, batzuk ezagutzen doguz (izena idatzitta dagolako) eta beste batzuk ez. Antiajodun kalbo hau, esate baterako. Ziur nago hasierako sozialistetako bat dala (euskalduna, seguraski) baiña ez dakat idearik zein izan leikian. Pistarik emon leike iñok? (argazkixa 1919 aurrekua da)
Bizkaian lurpeko ondarearen kudeaketarekin dagoen arazoa hobeto ulertzeko, ikuspegi historikoa hartzea komeni da. #speleo #zientzia #atxurra #armintxe @urementeria ren aintzindari Pablo Alzolak argi adierazi zuen duela 110 urte; ba da garaia hark seinalatutako norabidean abiatzeko. Horri buruzko artikulua, "Gota a Gota" aldizkariaren 22. zenbakian duzue: https://drive.google.com/file/d/1VY7vS16CcwLLjfzcOidXDsWoE-vddta7/view
DATIBU: perpausaren objektu zeharkakoa eten gabe erabiliz bizkaieraz kantatzen duen Gernika-Lumoko musika taldea. #hitzokei
Joxerra Aihartza da ADES #speleo elkartekuen #zientzia erreferentziazko saguzarrologuetako bat. Hamen "largabistako" elkarrizketa oso interesgarrixa, gizakixari eta bereziki politikarixeri emondako plastateko sorta polittakin. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20201130/ez-du-balio-zientziak-salbatuko-gaitu-esan-eta-zientziari-kasu-ez-egiteak
#EkintzaZuzena aldizkari libertarioaren azken zenbakiko edukiak irakurgai daude beraien webgunean: https://www.nodo50.org/ekintza/seccion/numeros/numero46/
Oni devas esti tre pasia aŭ tre malsaĝa (mi lasas vin elekti) leviĝi dimanĉe, en ĉi tiu tempo, kun ĉi tiu malvarmo, por studi kavernon. #speleo
“Duela hiru edo lau urte, estropada bat ikustera joan nintzen, eta, hura amaitu zenean, emakumezko talde bateko gizonezko prestatzaile fisiko bati entzun nion hay que entrenar como tíos. Esaldi horrek piztu zuen nigan sugarra. Horri erantzun bat ematea eta gure prozesu fisiologikoek errendimenduan izan dezaketen eragina aintzat hartzea izan nituen helburu nagusi". Astopotro bakoitzeko...! #UkiIezazkidazuOinak https://zientzia.eus/artikuluak/askotan-ez-zara-zapalkuntzaz-jabetzen-errealitate-/ Elkarrizketa interesgarria bestalde.
Ĉu vi rimarkis, @Porrjo ke vi parolas unu el la plej malnovaj lingvoj sur la Tero ... kaj unu el la plej novaj?
Hauxe markia: Ispasterko taberna bixak zarratuta, zer eta... herrixan 4 lagun #covid19 positibo dagozelako. 4rak familia batekuak. Eta 4rak tabernetan ibiltzen ez dirazenak. Etara kontuak, zelako zirikadak entzun beharko dittuezen tabernazalien aldetik..! ;-) #Neurriitsuak
Bihar, arratsaldeko 18:00ak inguru, Euskadi Irratian gab(puntu)com-en inguruan berba egingo dut, AEBtan gertatzen ari denaren harira.
Eta, noski, fedibertsoa eta software librea goraipatzeaz eta defendatzeaz batera (gehienbat lehen askatasunean zentratuko naiz), gab(puntu)com bezalako proiektu faxistak gupidarik gabe egurtuko ditut (adierazpen askatasun faltsuaren argudioa erabiliz).
Momentua noiz helduko zain. Erabat gogotsu nabil apunteak hartzen 😂
SEDECK-eko lagunak Granadako Espeleologiaren Museoko boletiña (#Atxurra ko artikulua barne) osorik deskargatzeko moduan ipiñi dabe, hamentxe: https://sedeck-ciencias-del-karst.blogspot.com/2021/01/boletin-n-22-del-museo-de-la.html
Ilegales taldia behiñ bakarrik ikusi dot zuzenian, eta ez dakat ahaztutzeko. Kontzertuan 1. minututik, ikusliok hockey stickak euren kaskarretan hausteko moduan genguazen eta! https://eibar.org/blogak/orakulua/ilegales-taldian-kontzertu-bat-punto-y-aparte-1996
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana