Erakutsi berriagoak

Jode, harpidetzak berrantolatu ditudanetik nire TL-a "joseo" horietatik libre dago. Hau atsedena (ezin ditut jasan).

Beti izan dut inpresioa, 1910 inguruko sozialista euskaldunak "erabiliak" izan zirela (agian bere konformidadez) bestela heldu ezin zen estrato sozial batera ailegatzeko. Zentzu horretan, oso argigarria egin zait azterketa hau. academia.edu/12879962/El_prime Bai baina. Asuntoa pixka bat konplexuagoa izan zen.

Ez dakat goguan aurkikuntza baten aurrian sekula bertsorik etara deskuenik. Gaur arte. 😂

Sare sozialetan, athletizaliak eta errealzaliak hor dabiz, grabedade haundiz, leihakidetasuna eta beste bost hogerlekoko kontzeptuei buruz pontifikatzen. Hara, ez dakitt ze partidu edo ze kristo izango daben euren artian, edo beste baten kontra, edo ze torneo, eta EZ DESTA OSTIRIK BE INPORTA.

Halako gauzak transkribatzia (saiatzia behintzat), frantsesez justu-justu dakixan batendako...

Esperantozko "mal-" aurrizkixa ikustia, eta "malfollado" kontzeptuakin gogoratzia, dana bat. 😝 Ba ete dago gure hizkuntza orlegi maittian kontzeptu horren ordaiñik, @porru ?

Segurola Azpeittiko orakulua, gure erosotasuna astintzera etorritta. @Suagaar jaunari gustauko jakozen gauzak esaten, bestiak beste. sustatu.eus/1610529290

LAGUNTZA ezkerreko militante historikuak identifikatzeko. Etxeko albumeko argazki sorta bat eskaneatzen nabil, aittittakin lotutakuak (helburua: wikimedia commons). Bertan, aittitta jente askokin agertzen da, batzuk ezagutzen doguz (izena idatzitta dagolako) eta beste batzuk ez. Antiajodun kalbo hau, esate baterako. Ziur nago hasierako sozialistetako bat dala (euskalduna, seguraski) baiña ez dakat idearik zein izan leikian. Pistarik emon leike iñok? (argazkixa 1919 aurrekua da)

Lekeitioko Udalak katuen koloniak kontrolatzeko ipiñittako instalakuntzak. Itxura ona! Inkiliñuak behintzat pozik topa doguz. 😀

Bizkaian lurpeko ondarearen kudeaketarekin dagoen arazoa hobeto ulertzeko, ikuspegi historikoa hartzea komeni da. @urementeria ren aintzindari Pablo Alzolak argi adierazi zuen duela 110 urte; ba da garaia hark seinalatutako norabidean abiatzeko. Horri buruzko artikulua, "Gota a Gota" aldizkariaren 22. zenbakian duzue: drive.google.com/file/d/1VY7vS

DATIBU: perpausaren objektu zeharkakoa eten gabe erabiliz bizkaieraz kantatzen duen Gernika-Lumoko musika taldea.

Joxerra Aihartza da ADES elkartekuen erreferentziazko saguzarrologuetako bat. Hamen "largabistako" elkarrizketa oso interesgarrixa, gizakixari eta bereziki politikarixeri emondako plastateko sorta polittakin. naiz.eus/eu/info/noticia/20201

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea