Erakutsi berriagoak
Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Diklofenakoa (voltaren, voltadol...) baldeka ematen zaio pentzuan ganaduari, balizko inflamazioaren aurkako 'neurri prebentibo' gisa. Kontua da saiek gandau hila jaten dutenean beren gorputzean pilatzen dutela gaia, eta giltzurrun-funtziorik gabe geratzen direla. Giltzurrun-gota garatzen dute, eta bertan hil. Duela hamabost urtez geroztik da hori gauza jakina, eta hala ere Europan GERORA baimendu da zerrikeria hori ganaduari ematea.

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

@txopi
Bai ondo, pues oso importantea iniziatiba porke inkluso liburutan ere como ke sartzen hasi dira eta ni, kekieresketediga, hastalosguebos. Oseake, hori, animo.

Geo euskalkik diela arazoa, tazeare!!!!!!!

Gaur arte, kanpotik etortzen jatazen pazientien salbokondukto-eskarixei uko egin izan detset, zentzuna nagusi dan lekuan biharrezkua ez dalakuan. Gaur ostera, Ondarrun somatzen nabillen sorgin-ehiza gogua ikusitta, eurak lintxamenduetatik babesteko egitten hasteko erabagixa hartu dot.

Bilbo eta Donostiako foballzaliak egonezinda dabiz (zelan ez), anaitasunak gitxi iraun dau. Aurreko baten tronpeta kontuekin, eta oin baltzez betetako gabarren txiste "onartezin" batekin. Gustora testatuko neuke, eurendako zenbatendako izan ziran Miguel Angel Blancoren txistiak "onarteziñak". Danok gara oso tolerantiak iñoren koskabilluak ikutzeko, baiña norberanak dantzan dagozenian... ai laguna! 😈

Felix Arkauteren gutunetan gaur ikasittako frantsesezko esamolde jatorrak: "roupette de chansonnier", "engueuler comme du poisson pourri" eta "jurer comme un templier". :-)

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Sare sozial pribatibuak gaur ittogarri dagoz: foballan ajia ez bada, ikurrin-kurrin-kurrin sobredosisa, edo superstiziño kristauan intzentsua. askoz hobeto. Eskerrikasko! 😉 :anarkherria:

Jesus, maria eta jose! Eta gaur . Egunotan sare sozialak usaindu be ezin leikez egin.

Pandemia honetan, igaz eta aurten nere lanbidian alderdi kitsch, bizarro eta xelebrienetako bat ezkutuan geratu da. fisiohogar.com/sevilla/fisiote Zuek normal ikusiko zendueke, dermatologuak, ziliziuak kaltetutako azalen tratamendurako zerbitzu bat izatia? 😂 Ba hau, antzekua da.

Hamen basozale asko dagola ikusita ( etc), jakingo al zenukete ametzak eta haritzak bereizten? Semearen ikasgelan zuhaitzak lantzen dabiltza, eta berari ametza tokatu zaio. Baina gurasook... naturzaleak izan arren, ez gara ametz bat non arraio egon daitekeen asmatzeko gai! 😁 (Lekeition bizi gara) eu.wikipedia.org/wiki/Ametz_ar

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Mesedez, asteburuko futbol partidari buruz tuten bat idazten baduzu, erabili traola. Horrela, zeuen SEO gaitasunak zorrozteaz gain, partida bost axola zaigunoi tut horiek ezkutatzeko lana erraztuko diguzue. Eskerrik asko.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea