Zeiñek esango zestan oin dala 30 urte, etorkizuneko "señora blusak" leñadore alkondara kuadrodunen estanpauakin ikusiko nittuala (eta mahoi / militar itxurako erropak, sedazkuak eta...). Zer izango da hurrengua? Biharreko buzuak? Urpekari jantzixak? Nik esanda barre egitten dozue, baiña influentzerrak esan ezkeriok... baietz neska guztiak halan jantzi.
Hau da serie honetako azkena. Eta idea bat egin daizuen, erakutsi dotena lokalian dagozen kuadro guztien LAURDENA-edo da.
Bestalde, Lekitton bizi zan venezuelar batek egindako kuadro epiko-militarista-kitsch-cutre-lux pillua be ba dakadaz, baldintza bardiñetan emoteko. Egixa esanda, batzuk oso polittak eta koloretsuak. Beittu:
Lokal bat husten gabiltza. Margolan hauei 5 eurotako prezio sinbolikoa ipini diogu, eta bildutako dirua Lekeitioko Elikagai Bankuari emango diogu. Interesatzen al zaizkizu?
Ez dugu bidalketarik egiten (koadroaren bila Lekeitiora etorri behar da). Eskaintzak astebetez iraungo du, eta gero saldu ez diren koadro guztiak Garbigunera eramango dira.
Neurriak:
Markues 1995 73 x 92 zm
Dendari / Beaskokalea 46 x 38 zm
Portua eta kuadrilla 54 x 65 zm
"Josu Larizen kasua Argentinako Zuzenbide fakultatean erabiltzen da adibide gisa. Hala, Justizia espainolak egindako estradizio eskariei bi herrialde ezberdinetan irabazi dien euskal herritar bakarra da." Eta umoria galdu barik, gehittuko neuke nik. 🙂Buenos Airesetako ziega batian ezagutu neban Josu, 2003 urtian, eta honek be badau sasoia etxera bueltatzeko. Dokumental hau ikusteko desiatzen... https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210422/josu-lariz-erbesteratuaren-inguruko-oroimina-loretan-dokumentala-estreinatu-du-kaxa-hutsak
Artzunbideko lezan, gorpuen billa. Halako asko egin bihar izaten dira, emaitza positibo bat lortu arte. #speleo #MemoriaHistorikoa http://otxola.blogspot.com/2021/04/artzunbide-aitzulo.html
@bertol @jon euskadi.net atariaren migrazioan parte hartu nuen orain 14 bat urte. Azpikontratatutako enpresa batean, egunero joan behar ginen Bilbotik Gasteizera, Lakuara. Proiektuaren kudeaketa eta teknologia bera hondamendi hutsa ziren. Guztiz ados nago diozuenarekin. Gainera proiektua bukatu eta gutxira kaleratu egin ninduten hilabete baten ostean itzultzeko esanez. Zorionez enuen hara itzuli beharrik izan.
🐧💻 Ubuntu GNU/Linux instalatzen ikasteko install party bat antolatu dugu Bilbon. Software librea zer den eta zerk bultzatzen gaituen berau sustatzera jakin nahi duzu? Horretaz gain GNU/Linux instalatuta eraman nahi duzu etxera?
Bada, aukera polita duzu ostiralekoa.
Lagun batek hau jartzeko esan dit: eta majoa naiz 🤣🤣🤣
Nere urte parranderuetan egoten ziran tribu bixetatik bat. https://youtu.be/V58KRgZgdZU
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana