Erakutsi berriagoak

SURROUNK SOUND EFFECT: lo egin nahi duen entzulea audio-kanalez inguratzean datzan teknika, bere entzumenaren esperientzia aberastuz eta bikotearen zurrunkak norabide eta postura guztietatik adituz.

Oin barriro irakorritta, artikulu inkietante xamarra urten jatan. Dibertsitate funtzionaldun herritarren destinu aldakorra, garaien arabera. abante.eus/cornelio-putxaputxa

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Sci-Hub, artikulu zientifikoak sarean librean banatzeko tresna desagertzeko zorian. Hura salbatzeko deia: sustatu.eus/1622123026

Ipar Euskal Herriko tipo bat ezagutu dot: euskalduna, euskaltzalia -moderatua, sare sozialetako interbentziño gehixenak frantsesez egitten dittu-, eta oin enterau naiz... hauteskundietan Le Penen alderdixari botua emoten detsala!! Gero eta interesgarrixaguak egitten jataz halako elementuak (Hegoaldian be Vox-i botua emoten detsen euskaldunak barne).

Gay kontaktu app batek Biarritz Olympique babestuko du. Anbientea aldageletan! 😂 sustatu.eus/1622189380

Badakizue "Libro de Buen Amor" (1320) CC-BY-SA lizentzixiakin argitaratu zebala Juan Ruizek? Bai bai. Flipau egin dot, hamentxe dakazue argi eta garbi adierazitta. poesi.as/ahlba0085.htm

Ikusten nabillenez, gazte eskolatuen artian "gemaila" berbia asko erabiltzen da "emaila" generikoki esateko. Gure umiak (10 eta 13 urte) halan ikasi dabe, Lekeitioko eskola publikuan. Eta oin, adibidez, Lea Artibai Garapen Agentziako langile gazte batek telefonoz deittu nau "gemaila" eskatzeko, info bat bialtzeko...

Jentiari txertuen putetxe honi buruzko erabakixak hartzeko gaittasuna aitortzen jako. Ez ostera, maskaren erabilpen arrazionalari buruz. berria.eus/paperekoa/2001/007/

Ekialdeko militarren txapel-buruen tamañua, zergaittik da haundixagua? Buruan entsaladerak daroiezela emoten dau.

Gaur be, iñor sekulan bez ibillittako eremuan sartu gara. Exploradorien sasoia XIX. gizaldixan amaittu zala, Manuel Iradierrekin-eta? Ja! actualid-ades.blogspot.com/202

Etorkin, errefuxiatu eta beste TB kontuak tabernetan entzuten dittudaz. Beti egoten naiz komentarixo nazixak nundik urtengo. Eze, beti urtetzen da bateren bat: bezeroren baten aldetik ez bada (palillua hagiñetan dakala), tabernarixengandik.

Bazenkixen....? (aste honetan bertan gertatutako fenomeno fisikua, gurian 😉 ) abante.eus/fisio-nuklearra/

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea