Erakutsi berriagoak

Munduko lezarik sakonenian -1000 metrotaraiñok sartutako ganorabakuan gorpua halan etara barri dabe: zatittuta, eta motxiletan sartuta. Eskarmentu modura balixo dailla! descendedor.blogspot.com/2021/

Interesgarrixa. Hau ete da "min konplexu errejionalaren sindrome" horren detonantia? (antxiñako distrofia sinpatiko erreflexua, Sudeck...). Complex regional pain syndrome: Part 1 (Louis Gifford eta Mick Thacker). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 3. Sympathetic nervous system and pain. Pain management. Clinical effectiveness. Physiotherapy Pain Association.

Ebidentziak gero eta argixago erakusten dau eragitten daben birusan transmisiñua airetik dala, ez superfizixien kontaktutik. Halan be, zenbat denporaz mantenduko dogu desinfektante-aspertsiño konpultsibua? Izurri baltzan sasoittik datorren haize korrientien ipoiña beste?

Oso interesgarrixa; erreferentzia gordekot, hurrengo talibanakin aurkitzen naizenerako.... 😈 A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Louis Gifford eta Mick Thacker)

Gatobazka: ondo eta txarto egin dirazen gauzak aztertzeko nazioarteko konferentzia. Narru hain gogorra ez balebe, batzuen jardunari buruz lotsarazteko morokua. sustatu.eus/1631522278

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

Mementua heltzen delarik (eta beti heltzen da), lagun batek honako estrategia baliatzen du:

Hego Afrikako beste idazle baten liburua irakorri dot. Gero eta gehixago interesatzen jata leku hori. eibar.org/blogak/orakulua/lurm

Twitch hori zer da: bere garaian Estepan Aldamizetxebarriak egitten zeban "Bakarrik ala parlebufranse" telesaiuan antzerakua, ezta? Baiña podcastian.

Konponente sinpatikoaren bide bihurria kontuan hartu behar da, sustrai dortsalaren / gongoil zerbikalen / besoko nerbio periferikoek izan ditzaketen papera sintomatologia atipikoak azaltzerakoan (tenperatura eta zirkulazio aldaketak, azalaren kolorea, izerdiaren distortsioa, handitasun sentsazioa, azalaren kalitatea, ikusmen gorabehera, aho lehorra...). A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Gifford & Thacker)

Neguetan publizidade kanpaiñia egitten dot. Aurten Facebooken aprobia egittia pentsau dot (halaaaaa! 🤣) eta gauza xelebriak ikusten nabil. Hasteko, ni neu target bihurtu naiz ("nire produktua hobeto saltzeko" ikastaro, coach eta webinar iragarki zaparradia). Bestalde, lehen arluan detektauta nekana, orokorra dala ikusi dot: lan produktibua baiño, negoziorik haundiña langabezixan dagon jentiari formakuntzia saltzia dala.

Elhuyar Hiztegia, nere idazlanetan ezinbesteko kontsulta-tresnia, barriztu egin dabe. sustatu.eus/1631702582

Irudi honen kalitatezko bertsio bat nahiko nuke, argitalpen batean erabiltzeko. Ahal bada librea, baina ordaintzeko prest ere banago. Ahüñemendi aldea da, Frantzia aldetik. Inork ba al daki non eskuratu dezakedan horrelakorik? (ipini dudan irudi hau Institut Géographique National-aren mapa baten argazkia da).

Askotan gertatzen dana: arnas zera baiño zaharragua da, baiña pandemiari aurre egitterakuan bere garrantzixa begi bistan geratu da. abante.eus/arnas-fisioterapia-

Valenciatik gogoratzen dot, iñoiz gaupasia Malvarrosako hondarrian amaittuta, hariatzan egoten ziran kañabera hondakin eta ule-pelotillok atentziñua deittu izan zestela. Kañaberak badakitt nundik zetozen, baiña pelotilla misteriotsuon jatorrixari buruz ez dakitt ezer. Oin, Mallorcan, barriro topau dittudaz ur ertzian. Iñok ba ete daki ze arraixo dirazen? Cc @gontxatorre

Irakorri dozue Paulo Coelhoren ezer? Nik oin amaittu dot liburu bat, eta... gehixago irakortzeko gogua kendu jata! eibar.org/blogak/orakulua/jent

Jon Etxabe abade burrukalarixak Lleidako Miracle monasterixuan egindako azken urtia be ez zan gozua izan: "konkordatuko" tratua amaittuta, kartzela normalera pasatzeko arriskuan zeguan (50 urteko kondenia betetzen segitzeko) eta denpora hori balizko igesaldixa prestatzen ibilli zan. Kontakizun bizi-bizixa, benetakotasunan plusakin, sasiko bizitzia zer dan erdi irudikatzeko baliotsua.
eibar.org/blogak/etxabe/miracl

Erakutsi haria

Kirolari gazte batek izandako istripuaren barri izanda, oroitzapen zahar batzuk berpiztu jatazen. abante.eus/inaxio-kojua/

Prisa barik eta gozatuz irakortzeko. Ikusiko dozuen legez, Jonen idazkixak sare sozialetan nagusi dan larrittasunetik kanpo dagoz. Beste mundu bateko kontuak dira, mundu patxadatsua eta ederra.

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea