Iktusen errehabilitaziñuari buruz: izen-abizendun teknika konkretuak gaindituz, ebidentzian oiñarrittutako bide amankomunian aurrera. http://abante.eus/bobath-kontzeptua/ #fisioterapia
Isabel Allenden liburu bat irakorri dot (estrainekotz, uste dot). Asko gustau jata, poliki erandako edari fin baten modura. https://eibar.org/blogak/orakulua/l-a-gringo
Oin enterau naiz "carabina 30-30" famosua zein zan. 😀 Eta ondiok fabrikatzen diraz! https://es.wikipedia.org/wiki/Winchester_Modelo_1894#Referencias_en_la_cultura
Mormoiak, katolikuak edo spaghetti santuaren jarraitzailliak diru publikua xurgatzia ondo iruditzen jatsu? https://eibar.org/blogak/zapiain/mormoiak-eta-irakaskuntza-publikoa
Ruina industrialak ederrak izan leikiazeneko beste froga bat. https://eibar.org/blogak/sarasua/rio-tinto-ibaia-meategia-huelva-leku-berezi-ederra
Munduko lezarik sakonenian -1000 metrotaraiñok sartutako ganorabakuan gorpua halan etara barri dabe: zatittuta, eta motxiletan sartuta. Eskarmentu modura balixo dailla! #speleo http://descendedor.blogspot.com/2021/09/rescate-en-la-sima-de-veryovkina.html
Interesgarrixa. Hau ete da "min konplexu errejionalaren sindrome" horren detonantia? (antxiñako distrofia sinpatiko erreflexua, Sudeck...). Complex regional pain syndrome: Part 1 (Louis Gifford eta Mick Thacker). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 3. Sympathetic nervous system and pain. Pain management. Clinical effectiveness. Physiotherapy Pain Association.
Ebidentziak gero eta argixago erakusten dau #covid19 eragitten daben birusan transmisiñua airetik dala, ez superfizixien kontaktutik. Halan be, zenbat denporaz mantenduko dogu desinfektante-aspertsiño konpultsibua? Izurri baltzan sasoittik datorren haize korrientien ipoiña beste?
Oso interesgarrixa; erreferentzia gordekot, hurrengo talibanakin aurkitzen naizenerako.... 😈 #fisioterapia #zientzia A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Louis Gifford eta Mick Thacker)
Gatobazka: ondo eta txarto egin dirazen gauzak aztertzeko nazioarteko konferentzia. Narru hain gogorra ez balebe, batzuen jardunari buruz lotsarazteko morokua. https://sustatu.eus/1631522278
Hego Afrikako beste idazle baten liburua irakorri dot. Gero eta gehixago interesatzen jata leku hori. https://eibar.org/blogak/orakulua/lurmutur-hiria-eta-karoo-a
Konponente sinpatikoaren bide bihurria kontuan hartu behar da, sustrai dortsalaren / gongoil zerbikalen / besoko nerbio periferikoek izan ditzaketen papera sintomatologia atipikoak azaltzerakoan (tenperatura eta zirkulazio aldaketak, azalaren kolorea, izerdiaren distortsioa, handitasun sentsazioa, azalaren kalitatea, ikusmen gorabehera, aho lehorra...). #fisioterapia #zientzia A clinical overview of the autonomic nervous system, the supply to the gut and mind–body pathways (Gifford & Thacker)
Neguetan publizidade kanpaiñia egitten dot. Aurten Facebooken aprobia egittia pentsau dot (halaaaaa! 🤣) eta gauza xelebriak ikusten nabil. Hasteko, ni neu target bihurtu naiz ("nire produktua hobeto saltzeko" ikastaro, coach eta webinar iragarki zaparradia). Bestalde, lehen #fisioterapia arluan detektauta nekana, orokorra dala ikusi dot: lan produktibua baiño, negoziorik haundiña langabezixan dagon jentiari formakuntzia saltzia dala.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana