Erakutsi berriagoak

Artikuluak euskeraz zitatzian, "et al" hori zelan arraixo deklinau?? Gaur hau idatzi dot, eta etxata soluziño txarra iruditzen. Zuzena eta jatorra behintzat bai! Zer iruditzen jatsue, intelektualilluak? "paziente kronikoek sarri adierazten duten tentsio hori azaldu nahian, “hiper-erreaktibitate” eredua proposatu izan da, estresarekin estuki lotutako muskulu aktibitate aldakorra. (1/2)

Pseudo Txikillana (r)en bultzada
"Las palabras acabadas en culo se acentúan (espectáculo, tentáculo), excepto caraculo y lameculos, que no se acentúa, salvo con el tiempo, en los políticos".

Juan Mari Beltranen museuan webgunia begiratu dot eta... kaka! Poltsikotik sosak iges egin nahixan. Pierra Caubeten omenaldiko CD hori... Geldiiiii txartela!! soinuenea.eus/eu/#

Duolingoko ariketa xelebriak. "Bejetarianuak gustatzen jakozen hartza" askotan agertzen da, eta oin txakur irakurzalia. 😂

Pseudo Txikillana (r)en bultzada

E, saiatu kontzientzia hartzen "udala" ta "udaletxea" ez diala gauza berbera. Udaletxea eraikina da, besteik ez. Beste guztia, udalan parte da.

Zelako plazerra, lokutorra eta ileapaintzaillia hika naturaltasun osoz egitten entzutia! (toka eta noka) Maider Hegiaphali elkarrizketia, domeinua erosi barri dabela eta. Maulera juan ezkeriok, bilhoa zein bizarra mozteko leku ona! (baiña kontuz berakin maitemindu barik ;-) ) xiberokobotza.org/berriak/ekon

"Desgastia dakazu", "pintzamientua", "blokeua"... halako gauzak pazientiari esatian nozebo efektua eta kinesiofobia baiño ez dogu sustatuko. Eta gaiñera ez dira zuzenak.

The biopsychosocial approach and low back pain (Heather Muncey). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association.

Ondiok osorik irakorri barik, eta eguneratzen. Artikulu hau oso argigarrixa egin jata 5G telekomunikaziño sistemiari ipintzen jakozen atxakixei buruz, nere moduko ezjakiñondako sarrera orokor modura.

(2/2)... jarri dira, hasi dira armozatzen, eta ez dira hasten ba, hiru nagusixak, euren artian erderaz? BZO?? Zer da hori: diglosia, hipokresia, autoengainua, klasismo linguistikua?

Erakutsi haria

3 nagusi eta ume 2, tabernan armozatzera; asteburu pasan, imajinatzen dot. Dagokixon zafarrantxua montau dabe: pintxuak, kafiak, esne basua pixkat epelduta, tostadia aguakatiakin - ez dago aguakaterik - bueno, ba tomatiakin, ze pintxo nahi dozu umia, hau ez, beste hori... kamarero paraguayuak kostata baiña adeitsu ulertu eta zerbitzatu dittu danak (berari euskeraz eskatu detse). Umiekin be euskeraz egitten dabe. Halako baten... (1/2)

Ez neban Josean Olabe marrazkilari hau ezagutzen. Itxura politta daka, Kaiet Bengoetxea ondarrutarran trazia hartzen detsat. itsasgoraedizioak.blogspot.com

Ze iritzi dakazue osteopatiari buruz? munduan gero eta kuestionatua dago; nik urtiak dira teknika batzuk guztiz baztartu nittuala, baiña beste batzuk asko erabiltzen dittudaz... artikulu honetan azalpen zehatzaguak. abante.eus/osteopatia-etorkizu

Pseudo Txikillana (r)en bultzada
Pseudo Txikillana (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea