Paziente bat 8:00etan jarri dot Ondarrun, eta 7:55etan ondiokan Lekeittion nago. ("Azterketa bat dakat eta ahaztu egin naiz" ikaslearen amesgaiztuan bertsiño eguneratua) #ametsak
Nibela: norbere sistema operatiboaren ezaugarriak ikusten ere ez dakiena (ni, oraintsura arte).
LINUXENTE: Software librearen munduan murgildu nahi duen etorri berri xaloa. #hitzokei
Marcel Bedaxagarrek aurkeztuta, Allande Socarrosen azken irrati kolaborazioa. "«Gamere eta Sobe» kapitülüa dü Allandek irakurten eta gisa batez botzik niz, haren azken agerraldi püblikoa hainen maite züan züberotar plain eta ezinago ejer bateki egin beitü. Beha dezagün algarreki. " https://podcast.ausha.co/xiberokazt/kadet-oxibar-allande-gogoan-2
ADES #speleo taldeak urtero banatzen duen UG sari famatuaren irabazlea. Ezetz meritu gehiago duenik aurkitu? http://actualid-ades.blogspot.com/2021/12/adesek-urtero-ematen-duen-ug-sari.html?m=1
Aber, itzultzaile saiatuak. Nola emango zenukete "Get your ass outta here" euskaraz, esaldia deskafeinatu gabe? Berdin dit erdarakadak sartuta ere. Urte berri mezuen saturaziotik ihes egin nahian #azpitituluak jartzen nabil eta...
Youtuberra barrezka baiño faltsuagoa zara. #EsaeraBerriak
Fisioterapia gimnasio ikusgarri bat ikusteko, giltza laga deste eta gabardixan ezkutuan sartu naiz bertara. Barruan nagola, marejada itzala hasi da (itsas ertzian dago) eta kristalerak hausi eta olatuak barruraiñok sartu diraz, dana apurtzen. #ametsak
"Badirudi batzuk jabetu berri direla oraintxe bertan, covid pasaportea dela eta, kontrol soziala deitzen den mekanismo gorrotagarri bat dagoela gure jendarteetan". https://www.noticiasdenavarra.com/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/2021/12/29/kontrol-soziala/1214756.html
Labadoria ipintzen, nahi barik, jaboia biharrian erropiari birziklatzeko fritanga olixua sartu detsat. Triskantzia konpontzeko, atzetik litro bat lejia sartu detsat. #ametsak
PODCAST. Kadet Oxibar (Allande Socarrosen astokeri eta guzti). https://podcast.ausha.co/xiberokazt/kadet-oxibar-1-allande-gogoan
Euskerazko testu askoren "bat" erdal kalkoaren gaindosiari buruz. https://eibar.org/blogak/amatino/euskaraz-hamarretik-bederatzitan-201cbat201d-soberan-dago
Oñatiko hika ikasteko appa, asko erabiltzen dabiz gaztiak! https://sustatu.eus/1640361000
Gabonetako mahaian betidanik gogoratzen dudan jateko bat "cabeza de jabalí" da (horrela, gazteleraz esanda). https://en.wikipedia.org/wiki/Head_cheese Jakin nahiko nuke ea beste etxeetako tradizioa ere baden, ala geurea bakarrik.
Oier Gorosabel Larrañagaren B kontua. Normalian hamen idatzikot: https://mastodon.eus/@txikillana