@izaro Erne, Antonio Turielek dion bezala, energia eta argi indarra/elektrizitatea ez da gauza bera. Gure/gizartearen energiaren kontsumoan %20 inguru SOILIK da argi indarra/elektrizitatea (Datua Antonio Turielek ematen du), beste %80 da erregai fosiletan oinarritua. Traktore,barku,kamioi... ezin dira elektrifikatu.

@AVU_Osoro bai noski! Hori kontuan hartu beharrekoa da, eta energia komunitateak ere anitzak izan daitezke, ez denak berriztagarri instalakuntza berrienak.
Petrolio-gas menpekotasunari aurre egiten diotenak, etxebizitzen isolamendua hobetzeko eratutakoak...
Jarraitu

@izaro zehazten ez bada,gaizki ulertuak eman daitezke.

@AVU_Osoro bai askotan nahasten diren kontzeptuak dira. Baina artikuluan ez dugu esan bakarrik energia elektrikoaz ari garenik, ez?
Hurrengoan halere argiago jarriko dugu!

@izaro artikuluan energia aipatzen da,
orokorrean, zeharka argindarraz ari zaretela ulertu dut nik, planteatzen diren egoera eta soluzioak ez dutelako adibidez garraioa edo nakazaritzaren arazoa konpontzen, agian nik gaizki ulertu dut, e!

@AVU_Osoro Bai, hala da. Esandakoa, kontuan izango dugu, eta datorrenean hobeto azalduko dugu! Mila esker zure iritzia emateagatik!
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea