Extremadurako amamari agur esan behar izan diogu atzo. Egia esan oso aste frenetikoa izan da: astelehenean lan egin, albistea jaso, bidai luzea furgonetan, gaubeila, hileta-elizkizunak, ehorzketa, senideekin egon...
Gaur, behingoz ganoraz lo egin ondoren, umetako oroitzapenak piztu dizkidaten zenbait lekutan izan naiz eta konturatu naiz, leku horiekiko eta pertsona horiekiko neukan loturetako bat apurtu egin dela. Eta orain, zerbait atzean utzi izanaren sentsazioa daukat.
@desertorea Sentsazio berezia da hori. Lekuak hor diraute, baina oroitzen duzun jendea ez. Doluminak, aiton amonak oso pertsona berezi eta maitagarriak dira.
@desertorea @txikillana Nik antzeko zerbait bizi izan nuen baserriko amona joan zenean, osaba-izebak jarraitzen dute, baina...Ez da berdina.