Alemaniako kanpinetako zenbait bitxikeri:
1- Dutxako ur beroa aparte ordaintzen da,1 €. Ez doa prezioan.
2- Platerak garbitzeko ere batzuetan 50xentimo ur beroagatik.
3- Baserri-kanpiñak daude, non baserritak batek bere zelai bat atontzen duen. Bere produktuak erosteko aukera dago.
4- Partzela 100m2, berdin kanpindenda txiki edo MegaAutokarabana, prezio bera.
5- Frantzian ohikoa den randoneur (pasoan dagoena, arratsaldean iritsi eta goizean badoana, prezio merkeagoekin) ez dago.
@zital barkatu, jokuetako DLC hori ez dut ulertu😅
@AVU_Osoro joko batzuetan eduki extra izateko ordaintzen diren edukiak
@zital aaa ok,
nintendo nes garaian "desapuntatu" nintzen joko mota hortaz,🧓
@AVU_Osoro hauri diño berak, jokuetako DLC-iek etori diez kanpiñetara :_D