Harritu nau gutun irekia oposizioko bati bidaltzeak:

Mikel Oterori gutun irekia argia.eus/albistea/mikel-otero

EH Bilduko legebiltzarkidea da Mikel Otero, uste dut. #FrackingEzAraba taldean egon zenean ezagutu nuen. Ez pertsonalki ezagutu, baina gertu samarretik ikusi nuen zenbaterainoko lana egin zuten talde horretakoek. Lan handia eta oso ondo egina. Gutxitan ospatzen ditugu garaipenak, uste dut Fracking pixka/puska bat egingo zela Araban, beraiengatik izan ez balitz.

Gaizki al dabil jokatzen ba?

@mikelgs Ez dakit nor diren artikulua sinatzen duten bi emakume horiek, baina egin beharreko galdera zehatzak egiten dituztela iruditzen zait.

@AVU_Osoro bai, gutun ona iruditu zait. Baina Mikel Oterori zuzenduta egonda, berari gehiago egiteko exijitu nahi diotela dirudi, ezta? Horrek sortu dit jakinmina, ez baitute argitzen ea berarekin bilera egiten saiatu diren eta ez duten lortu... edo horrelakorik.

Jarraitu

@mikelgs nik ulertu dudan arte, Mikel Oterok (EHBildu ren izenean) aurkeztutakoei zehaztasun falta leporatzen diote. Xehetasun gehiago alegia.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea