Inauterien puntuetako bat da egunak aurrera egin ahala beste jendearekin mozorro-zatiak elkartrukatzean sortzen den egoera. Une bat iristen da, zeinean jendea “zerbaitetaz” jantzita egon ordez, “berdin da zertaz” mozorrotuta dagoen. Jaiaren alde transgresoreena, agian, hori da.