Bizikleta (20 kg inguru) eta patinete (6-7kg) elektrikoek abiadura muga dute, segurtasunagatik.
Autoek (1500kg) zergaitik ez?

@AVU_Osoro izan ere, eduki, badaukate. 30 edo 50 km orduko hiri barruan. Abiadura hori gehiago murriztuko zenuke?

@garkopeke ez duzu ulertu, ez naiz arauaz ari. Elektronikoki ari naiz. Ze zentzu du 180 km/h edo gehio har dezaketen autoak saltzea?

@AVU_Osoro ba beste herrialdetan, abiadura muga desberdinak daude kotxe eta motorrentzat. Adibidez Alemanian ez dago mugarik, edo Frantzian 130km/o.
Edo zirkuitu batean zure kotxea sartzen baduzu, ez dago mugarik.

Izan ere, Europan saldutako kotxeak 250km/o-ra mugatuta daude.

Baina mugarik onena norberaren kontzientzia da.

Jarraitu

@garkopeke Beste tokietan...Alemania da salbuespen, beste guztietan mugak 10km/h gora beheran daude.
Zirkuituko kotxe bat eta egunero lanera joateko behar duzuna ez dira gauza bera.
Nik adierazi nahi nuena da, 25km/h ra dauden arriskuak eta auto batek sor ditzakenak ez dira berdinak.

@AVU_Osoro ez, ez dira berdinak. Baina horietako patinete bat 50km/o, gidariarentzat oso desegonkorra eta arriskutsua da.

@garkopeke Auto batean, A15, A8,... 180ra jutea zer da? txoferraren araberakoa?
(Orain ez esan X modeloa oso segurua denik hau eta beste.)

@AVU_Osoro A8an (ezagutzen dudana) ez, curba asko daudelako.
Baina A6 edo Gazterako edozein autobideetariko batean, kotxe ona edukita, bai. Hor, norberak jakin behar ditu norbere eta autoaren mugak.
Alemaniak baieztatzen du ez dela hain arriskutsua azkar joatea ahal denean. Baina klaro, han badakite ondo eta arduratsu gidatzen.
Gainera, istripu eta hileta gehienak hiri barruan (bizikleta eta patineteen lekua) edo bigarren mailako bideetan gertatzen dira.

Hemen zoritxarrez, oso mugazaleak gara.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea