5) Mari(dos). Dibertigarrixa, ondo pasau dot. Modako gaixa, aktore biharra be ona, eta pelikulia ondo resolbiduta dago. Baiña. Gaixak ez dau hainbesterako emoten; argumentua fortzauta dago, ordu ta erdiko pelikulia betetzeko edo, eta pertsonaje batzu ez dira sinisgarrixak. Baiña tira, esperpento baten ez gara eskisito jarriko. Ondo pasatzeko, ok.
6) Bajo Terapia (2023)
Gela baten osorik gertatzen dirazen antzezlanak gidoi sendo bat bihar dabe atzetik; eta honek ba daka. Asko gustau jata, amaieran txalo emoteko morokua, ez balitzaz letxerak agertuko behintzat.
Pelikula oso-osua kañerua da, barregarrixa bebai, batez be bikotian bizi dan jentiandako. Fase guztietan izandako arazuak, kritikak, tratu txarrak, sekreto haundixak, eta eurak konpontzeko ezinttasunak barra-barra agertzen dirazelako, ixa... (1/2)
(2/2)...pertsona guztiak bere burua identifikauta sentitzeraiñok. Azken miñittuetako kolpia be oso ona da, nahiz eta sinisteko gatxa izan -benetako bizitzan, hain aktore onak izaten diraz?-. Halan be, pelikuliak azpixan dakan mezua sendua da, eta beharrezkua.
Aktore biharra kuriosua da benetan: papelik "luziduenak" Pagudo, Martinez eta Jimenezenak diraz. Ugarte, Vellido eta Alterio, ostera, (2/3)
(3/3) bigarren planuan mantentzen dira baiña klabiak dira, eta azken bixen kasuan, gaiñera, antzezpen onena eginda: oso aktore ona izan bihar zarala expresibidade gitxiko pertsona bat antzezteko (Vellido), eta pelikula osuan ixa ikuseziña izateko (Alterio), zure momentua allegatzen dan arte.
Txalo bero bai. Kilometro zero pelikulia, gaiñera (Naparruan egindakua!).
7) Goodbye, Mr. Chips (1969). Maixu saiatu eta inepto sozial baten alderdi maittagarrixa, internado ingles deskafeinatu xamarrian (alde illunena ezkutuan lagata). Azken fiñian, irakasle onei gorazarre bat. Merezi dabe eta! https://eu.wikipedia.org/wiki/Goodbye,_Mr._Chips_(1969ko_filma)
8) Oso Vicioso (2023). Pelikulia gustau jata, baiña trailerrakin gehixago espero neban. Pro: gore-kitsch nahaste xelebria, girotze otxenteroa (txulito-makarrak barne), lokalizaziñuak. Kontra: argumentuak ez dau gehixagorako emoten, pertsonajien garapenik eza, Cagney haitzuluak fake bat diraz. 😉 Baiña edozelan be, ondo pasatzen da. https://www.creators.com/read/screener/02/23/cocaine-bear-party-animal
9) Cazador Blanco, Corazón Negro (1990). Jakin banekixan, Eastwoodek zuzendari etapan oso pelikula onak eginda dittuala, baiña ez nekan bat be ez ikusitta; erdipurdiko pelikulak baiño ez. Ederra begittandu jata: gizon egoskorra, artisten munduko fribolidadian bizi dana, "benetako" bizitziakin txoke egin arte. Eta gero jakin dot, The African Queen (1952) pelikula aurreko rodajia rekreatzen dabela. https://eu.wikipedia.org/wiki/White_Hunter_Black_Heart
11) Air (2023). Enpresa erraldoien arazuak eta mixeriak, eta saskibaloia. Bata, zein bestia, oso oso gitxi ardura desten gauzak. Halan be, kontatzeko moduangaittik edo, giro otxenteruangaittik edo (ene, zelako modan dagon!) gustora ikusi doten pelikulia, 4 edo 5 aharrausin erraldoi botata hori bai. Gaixa interesatzen jakonak asko be gehixago gozatuko dau, hori bai.
12) 20.000 Especies de Abejas (2023). Hizkuntzian tratamendua bikaina begittandu jatak: diglosia egoera baten bizi gaittuk, eta horixe berori islatzen dok pelikulan. Gustau jatak, baitta be, ez dala historia autoexplikatibo / erreibindikatibua: 8 urteko ume baten ikuspegittik kontauta jagok, ondiok gertatzen jakona ulertzeko gai ez danian. Inguruan dittuan hainbeste historia be (gurasuen arteko harremana, aittitta eta bere tallarra, aman gatazka artistikuak...) erdi ikusten (1/2)
(2/2) ...dittuk, osorik argittu barik. Benetako arte lana. Eta Izar ume maittagarrixa gogoratu juat. https://eibar.org/blogak/orakulua/queer PD: proiekziñua amaitzian txalo zaparradia egon zan, Lekitto baten gitxittan gertatzen dan gauzia.
13) Fatum (2023). Ezohikua, ona. Akziñozko pelikula batetik espero leikena betetziaz aparte, drama larri ez-deskafeinatu baten ondoeza transmititzen jok (hori transgresore xamarra dok, gaur egun), eta aktore biharra be nabarmentzekua dok, sobreaktuaziño barik, neri gustatzen jatan legez. Eta Elena Anaya zelako ederra dan, madero papelian bada be.
Los Buenos Modales (2023). Gustau jatak, asko. Etxe barruko mikrohistoriak, etxekoandren eta neskameen giruan murgiltzia berez dok interesgarrixa. Aktore biharra nabarmena dok, baiña hori baiño deigarrixa egin jatak atrezzistena: etxietan jeguazen gauzengaittik, hor zein bizi zan igartzen zuan. Amamen jantzixak be nabarmentzekuak: bakotxa bere estiluan, kalian eta etxian. Etxekoandra batek etxe barruan eruaten daben benetako "outfita" gitxittan ikusten juagu. Eta seme alabekingo... ( 1/2)
(2/2)...harremana be oso ondo eta korrosiboki islatuta (amama esklabuen askapena!). Neskamiak be oso ondo, nahiz eta euren "konplota" oso sinisgarrixa ez izan. Ahizten ahiztatasuna bez (hain azento desbardiñekin?). Eta tira, hau ez dok defektua baiña azkenian "sekretu familiarra" ez zuan hain terriblia: horri eskerrak, pelikulian amaieriak irribarre gozuakin lagatzen gaittuk.
@txikillana Hi haiz hi artista sinopsiak egiten, denean ados.
@AVU_Osoro Jajaja... "sipnosia", nire lagun batek esaten duen bezala!