Jarraitu

Produktu ekologikoak erostea, primeran iruditzen zait.
Baina martxan hasi berri den bizilagunari zigilua eskatzea/exijitzea, Himalaiako gatza, Italian ekoitzitako "arroz esnea" eta Argentinan ekoitzitako soiaz Danimarkan egindako hanburgesa labeldunak erosten dituzun bitartean, gehitxo iruditzen zait.

@Swing Bezero/eroslearen jarrera da ulertzen ez dudana.
Nahiago izatea atzerriko xerra "ekologikoa" X baserrikoa baino, zigilurik ez duelako.🤯🤯🤯🤯

@AVU_Osoro
Bueno, bertokoa izateak ez du bermatzen ona denik. Hori egiten du euskolabelek eta bere baratze guztiak hidroponikoak dira....
Berton ere gauza asko egiten dira gaizki, glifosato asko erabiltzen da, antibiotiko asko animalietan, etab...

@Swing @AVU_Osoro Lekeition kontsumitzaile kooperatiba sortu zenean, eztabaida larrietako bat hori izan zen. Gehienok bertako baserritarren ekoizpena lehenestea bozkatu genuen, ekologikora erakartzeko konpromisoarekin (erosiko dizugu, baldin eta horrela eta horrela ekoizten baduzue...). 7-8 sozio ez zeuden konforme, labeldun gauzak nahi zituzten, nahiz eta Japonekoak izan, eta alde egin zuten.

@txikillana @Swing Nire ustez hori da bidea. Aipatu dudan kasuan, 0 tik hasi beharrari, homologazio eta paper festa gehitu, eta oraindik ez duzunez bla bla bla. Ez dira makinak, geldi daitezkeenak...

@AVU_Osoro
Argentinan ekoiztutako edozein gauza EHan ez da ekologikoa.

@garkopeke Eskerrik asko azaltzeagatik. Xehetasun guztiak argitzea estimatzen dizut. Asmatutako adibide bat dela ohartuko zinelakoan.

@AVU_Osoro
Ez horregatik, baina zure aldean nago eta besteon kontraesana ikusarazi nahi nuen (agian dagieneko egin nahi zenuen, baina ni ez naiz horretaz ohartu)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea