Produktu ekologikoak erostea, primeran iruditzen zait.
Baina martxan hasi berri den bizilagunari zigilua eskatzea/exijitzea, Himalaiako gatza, Italian ekoitzitako "arroz esnea" eta Argentinan ekoitzitako soiaz Danimarkan egindako hanburgesa labeldunak erosten dituzun bitartean, gehitxo iruditzen zait.
@Swing @AVU_Osoro Lekeition kontsumitzaile kooperatiba sortu zenean, eztabaida larrietako bat hori izan zen. Gehienok bertako baserritarren ekoizpena lehenestea bozkatu genuen, ekologikora erakartzeko konpromisoarekin (erosiko dizugu, baldin eta horrela eta horrela ekoizten baduzue...). 7-8 sozio ez zeuden konforme, labeldun gauzak nahi zituzten, nahiz eta Japonekoak izan, eta alde egin zuten.
@txikillana @Swing Nire ustez hori da bidea. Aipatu dudan kasuan, 0 tik hasi beharrari, homologazio eta paper festa gehitu, eta oraindik ez duzunez bla bla bla. Ez dira makinak, geldi daitezkeenak...
@AVU_Osoro
Bueno, bertokoa izateak ez du bermatzen ona denik. Hori egiten du euskolabelek eta bere baratze guztiak hidroponikoak dira....
Berton ere gauza asko egiten dira gaizki, glifosato asko erabiltzen da, antibiotiko asko animalietan, etab...