Jarraitu

Xaboi solidoen erabiltzaileentzako galdera:
- Nun/nola gordetzen dezute?
Nik probatutakoak emaitza eskasak:
- zip poltsa❌
- zakur gorotzen poltsa❌

Eskerrik asko
(poteren bat, ongi isten duenik bada?)

Poto hori duen besapeko usainaren kontrakoa erosi dut. Ontzia gero xaboia eramateko asmotan. Ea zer moduz funtzionatzen duen kremak zein gero xaboiarekin.

@AVU_Osoro @angabantxo Joan herriko drogeriara eta eskatu JABONERA bat. Abarketak baino #lifehack zaharragoa. 😉

@txikillana @angabantxo baino ez dute ongi isten. Eta bidaiaren X egunean, zakutoan festa ederra izan ohi da.

@AVU_Osoro
Nik tupper txiki bat erabiltzen dut txinbo xaboirako nahiz eta bere tamaina ez izan. Eta beti arazorik gabe.
@angabantxo

@AVU_Osoro dentistetako ferulentzako kajatxoak ondo doaz. Bidaietan eramateko da azpian irakurrita ulertu dizutenez, ezta?

@AVU_Osoro edo taper bat, esan dizuten bezela. Beti, jaboia ez bada sartzen, moztu ta kitto

Ta bestela kristalezko poto bat, ezta? Hausteko arriskuakin

@porru hori da, felulen kajak zuloak ditu, nireak behintzat, arazoa da lehor gordetzea zail izaten dela...

@AVU_Osoro ba bidaia hasi baño len utzi zuloak bera ta tapa irekita lehortzen, ta denboik ezpakazu sartu poltsa batian

@porru poltsa da sahiestu nahi detena, 3. eguneako ez det jakiten ze alde dan ona, "lasaitasuna" emango lidaken ontziaren bila nabil🧐😅

@AVU_Osoro poltsa espefiziko transpiragarri, estanko eta garestiak ere badira. Adibidez: matadorequipment.com/products/ Pentsatzen dut ez dela bilatzen duzuna, baina ondo doaz (motxilan/maletan sartu eta ez kezkatzeko).

@miren ojo! aukera hori ez nuen pentsatu ere, antzeko poltsa ugari dauzkat handiagoak. Eskerrik asko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea