Galdera tekniko bat: Mugi txartelarekin Bilbo-Donostia prezioa murrizpenarekin da. Baina Mugi ez dutenek, hau da, Barik dutenek... ba al dute, edo osorik ordaintzen dute?

@theklan orain dela 4 urte 'arazo teknikoak konpontzea' bakarrik falta zen EAE guztian txartel bera erabiltzeko eta ya tal...

Jarraitu

@erralin @theklan Uste dut arazoa ez dela teknikoa, kobrantza modua dela.
- Barik: Denontzat berdin, pentsiodun izan edo 150000€ urtean.
- Mugi: Gero eta gehiago erabili deskontu gehiago.
(Arabako sistema ez dut ezagutzen)
Euskotrenen Gipuzkoan Barik-ekin ordain dezakezu, Bizkaian Mugi-rekin ere. Baino prezioak desberdinak dira.

@AVU_Osoro @theklan beti 'arazo tekniko eta teknologikoak' erabili dituzte aitzakia gisa. Ah eta erratu egin naiz: ez dira 4 urte, 8 baizik.

@AVU_Osoro @theklan are gehiago esango nuke: Foru Aldundi, hiriburuetako udal eta Jaurlaritzan alderdi berberak agintean egonda, elkarrekin ados jartzea errazagoa zela uste nuen

@AVU_Osoro @theklan orokorrean garraio publikoarena nire gogoko gaietako bat da: Euskotrenen ordutegien PDFa, autobus markesinetako ordutegi ezinezkoak, Webgune ofiziala vs. Google Mapsen ordutegiak, markesinetako 'hurrengo autobusa' kartelak, ordutegien gainean jartzen dituzten 'ohar probisionalak', oztopo lasterketa da batzuetan garraio publikoa erabiltzea

@erralin beherapen sistema ezberdinarenak ez du ez hanka ez bururik. Bidesarienak ere, barre/negargura ematen du. Autoetan doan lagun kopurua ere kontuan hartuko balute, txarra ez

@erralin @AVU_Osoro @theklan gauza da ordaindu, ordaindu dezakezula... Baina ez dizute deskonturik egiten. Mugirekin Bilboko metroa ordain daiteke, adibidez, eso renfeko trena, baina tarifa normala kobratzen dizute.

@izarobasurko @erralin @theklan Baino bidaia kontatzen da Gipuzkoako deskontuetarako,ez? esango nuke baietz.

@izarobasurko @erralin @AVU_Osoro bai, baina hemen gauza xelebreagoa da: Bilbo-Donostia-Bilbo egiteak, autobusez, 19€ balio du. Donostia-Bilbo-Donostia egiteak 5€.

@theklan @izarobasurko @erralin @AVU_Osoro Nik Lekeition eta Ondarroan lan egiten dut. Elkarren 10 kilometrotara dauden herriak, biak ala biak Lurraldebus eta Bizkaibus hainbat lineaz zeharkatuta, norabide guztietan. Bada, kotxea erabili behar izaten dut, ez dagoelako modurik konbinazio egoki bat lortzeko pare bat transbordo egin gabe. Eta bi enpresa multzoen txartelak ateratzeko traba ugari daude, eta hile batzutan (bi??) ez badituzu erabiltzen, kadukatu egiten zaizkizu beraz KAKA: kotxez.

@izarobasurko @theklan @AVU_Osoro Mugirekin ezin da Bizkaibusa ordaindu, Barikarekin ezin da Lurraldebusa ordaindu. Ez behintzat Eibartik pasatzen diren lineetan

@erralin @theklan @AVU_Osoro hala da, Bizkaibusen ezin da ordaindu Mugirekin. Bilbo-Eibar ordaintzen saiatu nintzen ni ere eta... Nanai!
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea