Badago runnerik hemen? Norbaitek azalduko dit bi metro t'erdiko bidegorria eta beste horrenbesteko espaloia edukita zergatik egiten duten korrika runnerek errepidetik?
Adrenalina igotzen die heriotzetik gertuago egoteak? Ez dulert.

Jarraitu

@txapisotegi
1 - Asfaltoak espaloiak baino hobe heltzen du.
2 - Prestarzaile fisikoak/ordulariak eskatzen dizun erritmo bizi horretan kontzentratu "behar" duzu, ezin duzu despistatu jendea saihesten.
3 - Errepidean trafikoaren zentzuan bazoaz behintzat, ez duzu iñor gurutzatzen.
4 - Kuadrilako errekorra puskatzekoa zarenez,🚀 airrea libre behar duzu.
...

@AVU_Osoro
Nire ustez @txapisotegi-ren 2. puntua da garrantzitsuena. "Txi-txa" egitea denbora guztian (jendea espaloiatik nahi duen lekutik doa) oso nekagarria da eta kontzentrazioa galarazten dizu. Zuzen korrika egitea askoz errazagoa eta erosoa da.
Bestalde, bidegorritik joateko eskubidea, txirrindulariek baino ez daukate. Hala ere, ez da beharrezkoa.
Azkenik, nire ustez, errepidetik bazoaz ibilgailu gabe (oinez ala korrika) beti ezkerreko aldetik joan behar zara, datozen ibilgailuak ikusteko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea