Jarraitu

Zein errez jotzen den bozina auto barruko epeletik, bereziki aurrean Txirrindulari* bat baldin badago.

*maniobra legala, ongi adierazia, argiekin. Baina 30km/h tik 20km/h pasa behar izatea ez zaio gustatu.

@AVU_Osoro
Antzekoa gertatu zait gaur:
Haizearen kontra nihoan, nahiko motel eta esfortzu handirekin, eta atzeko kotxeak bozina jotzen oso astiro nihoalako. Beno ba, astiroago joan naiz 😁

@garkopeke @AVU_Osoro Motordun ibilgailuek gure barruko okerrena aterarazten dute. Ni ez nindoan bizikletarekin, kotxearekin baizik, baina poligono bateko biribilgune batean kamioi txiki batek ia aurretik eraman nau. Lasai asko biribilgunetik nindoala ezkerretik zerbait ikusi dut. Begiratu eta kamioi koxkor bat errotondaren alderantzizko aldetik, nahiko azkar eta tipoaren aurpegian gelditzeko inongo asmorik ez zuela ikusi dut. Azkenean nik geratu behar izan dut. Bestela azpian hartuko ninduen.

@garkopeke @AVU_Osoro Hiru kasuetan segundo batzuk aurreztea garrantzitsuagoa iruditu zaie besteen ongizatea edo bizia bera baino... Motordun ibilgailuak, batez ere autoak, bizi dugun gizarte ultraindibidualistaren adierazgarri nabarmena dira

@aldatsa
Egia esan, ni ere kotxean sartzen naizenean erdi erotu egiten naiz, eta norbaitek akats bat egiten duenean, amorratzen dit. Baina gero eta gehiago saiatzen naiz neure burua kontrolatzen.

Hori bai, bakarrik banoa, nire ahotik "apoak eta sugeak" irtezen dira, baina guztia gerqtzen da nire jotxe barruan.
Motorrez joanda, ere bai: gehienez begirada bat, baina ahoak esaten duena.... 😇

@AVU_Osoro

@garkopeke @AVU_Osoro Ez dut uste kamioi gidariak entzun nauenik, baina bere familia guztiaz gogoratu naiz egia esan

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea