Gaur happening bat ikusi dut. Bilera egin dut Igeldon, eta etxera buelta goitik egin dut, Oriora. Errepidean, ausazko lekuetan, inongo gertakaririk gabe, gazteak zeuden han hemenka geldi. Batzuk errepidean eserita. Beste batzuk camping aulkiekin. Baziren ere errepidean etzanda zeudenak, bata bestearen ondoan.

Zergatik?

Ba... ahal delako?

@theklan nik Jaizkibelen ikusi ditut gisa berdinean, "L" dun autoak, bikoteak, koadrillaren bat.
Nere irakurketa, "ilunabar arratsalde polita dago, begira egoteko ere"
Beraiek dioten "estar de chill" izango da?

@AVU_Osoro baina errepidean bertan, hau da, ez alboan. Karril bat okupatuz eserita, camping aulkietan.

Jarraitu

@theklan Ez hori ez, errepide bazterrean badago tokia. Jaizkibelen "trafikoa*" egon ohi da.

*txirrindulariak, moteroak, razing gidariak, kanperrak, ertzaintza, turistak, militarrak batzuetan...

@AVU_Osoro @theklan igande arratsekoa esajeratua izan zen Jaizkibelen. Ilunaberroez gain, motERO saldoa moterokeriatan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea