@txerren EiTB, Berria,… ze gainbehera da hau? Hain gaizki egiten gabiltza kultura zientifikoaren hedapena eta garrantzia azpimarratzen? Ze etsipena, ze amorrua. Zalantzak eta kezkak ez ditut besterik. A ze inpotentzia

Jarraitu

@koldotxu @txerren Nere inguruan ikasketaz ingeniari den jendea ere, mobida hauetan topera!
Etxean wifia itzalita, penduluak, logela tokiz aldatu...

@AVU_Osoro @koldotxu @txerren Fisikaz gutxi dakit, eta ez dut arlo horretan formatzeko asmorik. Horretara, pixka bat galduta sentitzen naiz ez dudalako erreferentziazko jakitunik. Arregi laguna dut, eta garai baten jaramon egiten nion. eibar.org/blogak/orakulua/etxi Orain, berriz, pintza gehiegi joan zaiola iruditzen zait; baina, halere, geobiologoen jardunetik zer den balekoa, eta zer den kuento txinoa, bereizi nahiko nuke. Adibidez: gauez wifia eta mobilak itzaltzen ditugu. 😀 Ondo ala txarto egina?

@txerren @AVU_Osoro @koldotxu BAI BAINA. 😄 Orduan, logela Iberdrolako transformadore baten ondoan ezarriko zenukete lasai asko? (izan ere, metodo estandarraren arabera, bere inokuitatea frogatu beharrik ez dago - egotekotan, "frogaren karga" kaltegarriak direla diotenen gainean egoten da).

@txikillana bueno, erabat elektrifikatutako etxeetan bizi gara. Literalki korronte elektrikoz inguratuta bizi gara (ni behintzat).

Hori esanda potentzia handiko gailuek istripuak izan ditzakete, bai. Transformadore handi bat ohe ondoan lo egitea ez da nire lehen hautua.
@AVU_Osoro @koldotxu

@txerren @txikillana @AVU_Osoro ohe alboan ez, baina etxe aurrean trenbide elektrifikatu bat dut eta atzean transformadore bat. Hau idazten ikusten ditut. Eta nahiko ondo nago… oh wait
Bestalde, oso interesgarria da teknologiari zer aplikatu behar zaion inguruko eztabaida: “prekauzio printzipioa” edo “errugabetasun printzipioa” lehenetsi behar da? Eta ez daukat argi. Agian :koldotxu: baten inguruan solas gaitezke horri buruz

@koldotxu @txikillana niri badaezpada printzipioa primeran iruditzen zait, baina uste dut oinarrien gainean aplikatu beharrekoa dela.

Adibidez, ez dut uste hozkailuan dudan brokoliak fisio nuklearrik sortzeko aukerarik duenik. Badaezpada printzipioa berez ez da sekula amaitzen, guk jarri behar ditugu mugak. @AVU_Osoro

@txerren @koldotxu @AVU_Osoro Izan ere! Gogoan dut, gure protoetxeko transformadorearena jakin genuenean, etxe horretan tripako mina etortzen zitzaidala (oso arraroa da hori, niregan). Banekien ondoeza autosugestioa izan zitekeela, eta ez radiazio elektromagnetiko 5G maltzurraren eragina, baina ez nuen nire familia cobaya bezala baliatu nahi, 20 urte barru magufismoa ezeztatu ahal izateko (edo ez). Nahiago izan nuen 15000 € galdu, prekauzio printzipiora makurtuz. Edonola ere... ni, aukeran...

@txerren @koldotxu @AVU_Osoro ...metodo zientifiko eta akademiaren alde. Baina, aurrekariak ikusita, beti daude zalantzak aurrerapen teknologikoen balizko albo kalteak aitortzeko / ikertzeko epelegi jotzen ote dugun. Gure gizarteen "ura joan eta presa" egiteko zaleegiak ez garen, alegia. Diru asssssko baitago jokoan.

@txikillana @txerren @AVU_Osoro @koldotxu Nik ez nuke egingo. Eremu elektromagnetikoak inguratzen gaituzte baina ahal den neurrian nik transformadoretik urrun izango nintzateke, Edo gertu izatekotan denbora tarte laburrak egongo nintzateke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea