Sumar eta Podemos hondoratzen ari direna soilik beste belaunaldi batek altxatu ahal izango du. Ez Yolandak ezta Irenek ere. Erreta daude.

Jarraitu

@matxain @desertorea @txerren
Ez zait ba gazte batentzat plan erakargarria iruditzen.

@AVU_Osoro @desertorea @txerren proiektu bati gaizki 'doakionean' ez da erakargarria izaten. Baina PSOEren ezkerrera dagoen sektore txiki baina anitzan gazteak ere badaude, eta, nire ustez, soilik haiek izango dute aukera batasuna berreraikitzeko.

@matxain @AVU_Osoro @txerren beldur moduko zera bat ematen dit 36 urteko pertsona bat erreta egon daitekeela pentsatzeak. Baina erabat ados nago, ez bakarrik beheranzko joeran daudenean, gazteen begirada, formak, irudimena eta lan moduak ezinbestekoak direla beti zerbait eraldatu behar bada.

@desertorea @AVU_Osoro @txerren bai, baina hala da. Beste zerbaitetan aritu ahal izango dira, noski. Baina ezker espainiarraren balizko berreraikuntza baten lidergoan ezin dira egon.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea