Lengo egunian psoasan existentziaz jabetu nitzan, ta, orrekin batea luzaketak iten asitakuan, kontuatu naiz zenbat eragiteiten ne gorputzan jarreran: kontraitua eukita, gorputza aurreaka jute zait ta orrek bizkarra okertu ta aldakak gogortzeizkit

#fisioterapia #osteopatia

Jarraitu

@porru Takoi edo drop gabeko oinetakuak erabiltzeak ere psoas a egoki mantententzen laguntzen du. Etxean oinutsik ibili aukera duzunean.

@AVU_Osoro @porru Eserita bizi, eta "4 forma" hartzen duten pertsonen aje nagusia da, psoas iliakoa laburtzea.

@txikillana @AVU_Osoro @porru Joe, ba ni azken aldian inguru hortan nabaritzen dut mina, lumbagoa zelakoan…. Egia da oinez ibiltzean lasaitzen zaitela, eta eserita egoteak ez didala onik egiten. Profesional batengana jo beharko dut! #FediFisio

@izarobasurko @porru @AVU_Osoro Aproba egin kirol pixka bat eginda (dagokion luzaketekin). Astean pare bat bider gutxienez. Horrekin nahikoa izan daiteke.

@txikillana @porru @AVU_Osoro Joe ahal izango banu!! Tai-Ji-a egiten dut astean behin 2 orduz eta izugarri ondo datorkit. Saiatuko naiz beste egun bat ere lortzen kirola egiteko, baina mendebaldeko bizitzaren gaitza dut… denborarik ez…. Esker aunitz #FediFisio! :D

@izarobasurko @txikillana @AVU_Osoro

Nik, uste apalian, esango nizuke denetik datorrela ondo. Azkenian gorputza muitzea da kontua, bere onera, bere orekara bueltatzeko.

Pilatesa oso gomendatua da dana dala.

Eta bestela, edo gañera, in psoas-iliako luzaketak, interneten bilatu edo bestela nik azaldukoizut

@porru @izarobasurko @AVU_Osoro Aukeran, bizkarra mugitzeko balio dizun edozein ariketa. Garrantzitsuena: zure gustukoa izatea, eta ondo pasatzea (bestela, mina kendu eta segituan lagako baitzenuke).

@porru @txikillana @AVU_Osoro Iep, hasi naiz halako luzaketak bilatzen, erraza den batekin hasi naiz (eta bulegoan egin daitekeena, bide batez) eta segituan nabaritu dut hobekuntza…. agian plazebo efektua izango da, baina tira…. uste dut badakidala nondik jo!!! Mila esker bioi!!!

@AVU_Osoro @izarobasurko @porru Jateko oso gozoa da, gainera. 😉 Eskatu auzoko harategian, "bocado de la reina" esaten diote. Ez alferrik!

@txikillana @AVU_Osoro @izarobasurko bñ... auzoko harategian giza haragia saltzeute? Hoi bai da espezismoai buelta itzela ematea

@porru @AVU_Osoro @izarobasurko Jajaja... kanibalak esaten juek, gizakixak oillasko gustua dakala. 😁 Baiña ez, txarrixak zein behixak gure antzeko psoasa jaukek, horrekin konformau bihar.

@txikillana @porru @AVU_Osoro Psoas-ak jateak lagunduko al dit bizkarreko mina baretzen?? “Bocado de la reina” galdetuko diot ba harakinari egunen baten… euskarazko hitzik ba al dakizue? Edo “Odolki bi eta Psoas kilo erdi” eskatzearekin nahiko? :D

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea