Ez daukat ez twitter ez instagram ez facebook ez tiktok konturik eta aldi berean frustrantea eta askatzailea izaten ari da nire inguruak bidaltzen dizkidan estekak ez zabaltzearena.

Oso interesgarria (tragikoa ere bai) da 2024ko komunikazio eta informazio ekosistemarena.

Nire iritzia: uste dut paisaia/ekosistema burujabe baten alde ahalegin handi eta hobeagoak egin beharko genituzkeela herri mailan.

@urtzai Saiatu nintzen eta auzoko elkarte bateko "zuzendaritzan" nengoelako bueltarazi ninduten.

Baina une ona da whatsapp borratzeko bai.

@txerren @urtzai wasap utzi ez arren telegram erabiltzeko eskatzea ez dut lortzen askotan.

Matrix zerbitzari bat behar genuke Euskal Herrian ostatatua edo behintzat gertuko jendeak kudeatua. (Instantzia "handia" eta edonork izen ematekoa esan nahi dut, noski, eta erabiltzailea edukitzeagatik zerbait ordaintzeko eskatu beharko luke nire ustez)

Jarraitu

@mikelgs @txerren @urtzai nik watxapa utzi nuen, aurpegi arraro batzuk hasieran eta listo, telegram eta signal eskaintzen ditut.
Lanean, zuzenean laneko emaila.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea