"twitter jasangaitza da, nazka ematen du, nora joan? mastodon probatu nuen eta zaila da."
Mastodon zaila? agian desberdina, baino zaila???
@birasuegi niri kriston pakea ematen dit "proposamenik" ez jasotzeak, ba.
@AVU_Osoro Gero kasu egingo dudan ez dut aipatzen 😅
Bestalde oso alderrai ibiltzen gara, helburu frikien aitzakiapean.
Bota proposamenak.
@birasuegi proposamena = zure istantzian ez dagoen jendea esan nahi nuen. hau da, nik .eus eko biak bakarrik ikusten ditut, batzuk ixilduta ere bai jeje!! gero noizean behin orokorrera salto egiten dut, ea zer topatzen dudan.
@AVU_Osoro Ostras, elkarrizketak gurutzatu zaizkit, barkatu! 😉
bai, ados nago zurekin, niri ere pakea ematen dit eta parte adiktiboa kentzen du, Xitterren areagotu dutena zehazki, bertan denbora gehiago emateko. hemen pake handiagoa dago, eta eduki jasoketa kontzientea da.
@AVU_Osoro neretzako apur bat zaila bai iruditzen zait mastodon aplikazioa erabiltzea mugikorrean, horregatik tusky erabiltzen dut XD Baina bai gaur egun daukagun Twitterra ez da hasieran ezagutzen genun berbera
@maitetxuela nik web orritik erabiltzen dut,eta primeran, ez naiz app-k instalatu zale.
@AVU_Osoro bai ni web orrian ondo, mugikorrean apur bat zailagoa da XD Ondo eiten duzu ✌️ mugikorrean zenbat eta aplikazio gutxiago gero eta hobeto
Jende askok ez ditu ohiturak aldatu nahi, nahiz ta deseroso edo disgustoan bizi. Errexagoa (jasangarrigoa) zaie ezagutze duten ta txarra dan hortan eotea, aldatzeko ta akaso fallatzeko ausardia hartzea baño
Bñ besteek ze arazo duten ondo bizi nahi ez izateakin, besteen arazoa da, ez guria
@AVU_Osoro Ez du algoritmorik eta jendea algoritmoei dependientea egin da denbora gutxian.