Udan zehar maiz igotzen gara Jaizkibelgo kantinara, eguraldi ona egiten duenean bisitarientzat ireki egiten dute. Bertan jateko eta edateko aukera izaten da. Ez da lehen aldia, bertan gaudela Jaizkibelgo Labetxu ingurua bisitatu nahi duen jendea topatzen dugula eta ea nondik jaisten den ...... oso erraza balitz bezala bertara joatea. Ez naiz mendizale jakintsua, baina besterik gabe udaran Labetxu ingurura joateko prestatu egin behar dela aipatu nahiko nuke.