Zeba da hain sonatua mineralizazio txikiko ura?

Jarraitu

@porru hori @koldotxu edo @anagalarraga1 -k jakingo dute.
Nere zientzia apurrarekin, ur puru puruak h2o soilak ez omen du hidratatzen, sartu bezala irtetzen omen da, adibidez mendiko elurra urtzean, zeozer gehitzea komeni da. Orain, mineralizazio baxua hobestea/famatzea ez dakit zergaitik den.

@porru Bai. Izerdiarekin eta gernuan eta gorozkiekin, uraz gain, mineralak galtzen ditugu. Beraz, "ur minerala" deitzen zaionak, oro har, elektrolito horiek hartzen laguntzen digu. Mineralak asko izan daitezke, eta batzuen behar handiagoa dugu beste batzuena baino, eta batzuk toxikoak ere badira (horiek ez dira edangarriak). "Mineralizazio txikikoa" eta halakoak, normalean, marketinerako leloak dira, ez besterik @AVU_Osoro @koldotxu

@anagalarraga1 @AVU_Osoro @koldotxu

Eske hoixe da, mineralak behar ditugu! Ta nundik ateako zan ba mineral gutxi eukitzea onan danan ustia??

@porru @anagalarraga1 @AVU_Osoro @koldotxu Seguraski ur mota batzuek (iturri karstikoetakoak...) duten kaltzio kopuru handiarengatik, giltzurrunetako litiasiaren kontura.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea