Zertarako behar dituzte hedabideak kulturgileek, TikTok eta Instagram baldin badute?

Horixe galdetu dute Azpeitian, ‘Sormenean hezi, kulturan bizi’ jardunaldietan. Erantzun borobilik ez, baina hura osatzeko elementu batzuk baditut buruan…

https://teknopata.eus/2024/10/zertarako-behar-hedabideak-kulturgileek/

#Hedabideak #instagram #jardunaldiak #komunikabideak #kultura #kulturgintza #tiktok

@bloga oso interesgarria, @joxe .
Ez dut ulertzen zergatik tematzen garen merkatu global batean lehiatzen eta komtsumitzen, tamaina ta arauak aurka ditugunean. Militantea den gertuko komunitate zoro baten parte izan beharrean, zergatik elikatu dirua interes sakratua duten korporazio hotz eta manipulatzaileak?
Agian kapitalismoa hain barruraino sartu zaigu, ez garela gai irudikatzeko bertoko kulturak aske eta gizatiarrak egiten gaituela, bai sortzaileak, bai hartzaileak.

@koldotxu @bloga bai, esango nuke hortik badela zati handi bat. Lojika, joko zelai eta araudi jakin batzuk erabat barneratuta ditugu, eta oso zaila da parametro horietatik ateratzea.

Esaiozu bere disko/kontzertu/liburu/aldizkaria saltzetik bizi nahi duenari uko egiteko '50.000 jarraitzaile' omen dituen bozgorailu bati uko egin eta zorte handiarekin 500 dituen beste bat erabiltzeko. Normalak dira errezeloak, oso argi izan arren 50.000ko horrek bide laburra duela...

Jarraitu

@joxe @koldotxu @bloga Erne Joxe, musikariek askotan tratu hobea jasotzen dute Bandcampen 100 jarraitzailerekin, spotin 5000kin baino.

@AVU_Osoro @koldotxu @bloga eta hobea jasoko luke bere herriko toki komunikabideko 200 jarraitzailerekin instagrameko 500.000rekin baino. Hori da 'matematikak ez du balio' ideiaren azpiko beste bat.

Baina denok buruan barneratuta duguna da 500.000>200

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea