Xtik alde egiteko asmoa duen jendea ugaritzen ari da eta BlueSkyren erreferentzia indartzen ari da. Xen kontua baduzue, Mastodoni Xen bultzada bat emateko unea hau da. Bestela, elonolatua beste norabait joango da.

@matxain zergatik bihurtu da blusky erreferentzia desiragarri berria? Prentsa/irrati/tb tradizionaletatik bultzatu da? Badugu pistarik?

Zergatik ez mastodon? Edo Threads? Edo Truth? Edo Forocoches? (cc @joxe )

zergatik beti megaenpresa estatubatuarrak?

@txerren @matxain @joxe galdera serioa: benetan uste duzue jendeak oro har badakiela zer den norena, zein diren diferentziak...? Ez dut uste. Igual esplizituago adierazi behar da nora EZ joan?

@teketen @trikutik @txerren @matxain @joxe ba gaur goizean, adibidez, Euskadi Irratian egon dira eXodoaz hitz egiten (ez dakit ze termino erabili dute, hau gustatzen zait). Baina "noski, alternatibak eraiki beharko dira" izan da mezua.

@theklan @teketen @trikutik @matxain @joxe momentu faszinanteak bizi ditugu.

Niretzat aluzinantea da nola uzten diegun besteei eraikitzen berez guk geuk eraikitzen dugun errealitatea, gero errealitate horretan irten ezinik harrapatuta gelditzeko.

@txerren @theklan @teketen @trikutik @matxain @joxe arrazoi gehiago izango dira, noski:

1. Mastodon ulertzea konplexuagoa da (instantziak ditu eta aukeratu egin behar da, pertsona askorentzat aukeratzeko beharra = 🤯).

2. Hedabide batzuk eta blog batzuk Blueskyrekin topera dabiltza.

3. Zenbait alderdi politiko progrek Blueskyn amaitu dute. Horrek asko kezkatzen nau.

4. Xak Mastodon loturak blokeatzen zituen (orain?).

5. Ez dugu lortu ezinbesteko profilak hona erakartzea (Berria...).

Jarraitu

@desertorea @txerren @theklan @teketen @trikutik @matxain @joxe
instantziaz kontuaz gain nere ustez ulertzea zailtzen duena da; mastodon izeneko APP ez egotea da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea