Xtik alde egiteko asmoa duen jendea ugaritzen ari da eta BlueSkyren erreferentzia indartzen ari da. Xen kontua baduzue, Mastodoni Xen bultzada bat emateko unea hau da. Bestela, elonolatua beste norabait joango da.

@matxain zergatik bihurtu da blusky erreferentzia desiragarri berria? Prentsa/irrati/tb tradizionaletatik bultzatu da? Badugu pistarik?

Zergatik ez mastodon? Edo Threads? Edo Truth? Edo Forocoches? (cc @joxe )

zergatik beti megaenpresa estatubatuarrak?

@txerren @matxain @joxe Jendeak nahi du app bat instalatu eta kontua telefonoko zenbakiarekin lotuta geratu dadila eta kito. Webgune batera joan, kontua ireki, instantzia aukeratu... Ez da batere zaila, baina beste hartara ohitu denez...

@txerren @matxain @joxe Bereziki instantzia aukeratu beharrarena da nahi ez duten gauza bat, justu hori izan arren sare deszentralizatuen muina eta abantaila. Eta iruditzen zait askok oker aukeratu dutela, mastodon.social-eko kontu asko hasi baitzaizkit jarraitzen azken egunotan, toki naturalena mastodon.eus luketenak.

@ileturia @txerren @matxain hor zehar esan dutenez, beharbada pentsatu beharko genuke instantzia eta federazioa eta hori dena kentzea diskurtsoaren lehen geruzatik behintzat. Guk gure inguruari hitz egin gurean zentratuta: 'beitu, zuk eman izena mastodon.eus en, eta gainera aukera izango duzu munduko beste milaka komunitateetako jendearekin komunikatzeko'.

@joxe @ileturia @txerren @matxain ados esaten duzunarekin, uste dut instantzia eta federatu bezalako kontzeptuek beldur handia sortzen dute, agian hobe da zuk esaten duzuna, diskurtsoa "sinplifikatu" jende gehiago erakartzeko🤔

@mireiaisturitz @ileturia @txerren @matxain hori da. Emaila irekitzen dugunean inork ez digu azaltzen SMTP protokoloa... 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea