Donostian askotan egiten dudan ibilbide batean (antigua/loiola), oinez 7000 urrats inguru egiten ditut, bizikletaz 2000 eta bizikleta elektrikoz 1000 inguru.

Jarraitu

@Alexiturbe 2000 urrats bizikletaz?πŸ€―πŸ€·β€β™€οΈ

Β· Β· Web Β· 1 Β· 0 Β· 0

@AVU_Osoro
Pedalkadak izan behar dira, horrela kontatzen dizkit aplikazioak.

@AVU_Osoro
Baina ez dakit ondo kontatzen dituen. Baina elektrikoan energia erdia xahutzen da, antza.

@AVU_Osoro
Elektrikoz abiadura handiagoa da (ta aldapetan gehiago) baina horrenbeste semafororekin ez da horrenbeste nabaritzen, hirian bertan.

@Alexiturbe @AVU_Osoro Azken bolaran Sanmartineko bidegorria erabiltzen dut Igara aldera joateko eta kka bat da, moztu egin dute Urbieta aldean eta ez dute ordezko bidea jarri. Joaterakoan busen tartean sartu behar eta bueltan Artzaioneko plazan txirrinda eskutan! grr

@axelesar @Alexiturbe Ez naiz batere eredugarria, Donostian (herri/hiriguneetan orohar) komeni zaitena erabiltzen dut, askotan errepidea zuzenean.

@AVU_Osoro @Alexiturbe Aukeran nahiago bidegorria, errepidea trafiko gutxiko inguruetan soilik. Oso arriskutsua iruditzen zait

@axelesar @AVU_Osoro
17 urterekin Kontxan errepidean nenbilen bizikletaz, 4 errail zeudenean eta autoak ziztu bizian ondoan!
Orain ez nuke ezta erotuta egingo

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea