Jarraitu

@gontxatorre Balentziagari ze traza hartzen diozu?👍?👎?
"katxarro" earrak in dituzte, neri pena emango liake. (Barruko egoeraz ez dakit deus☺️😅)

@AVU_Osoro Txarra. Sektore oso zaila da eta hala moduz mantendu dira bizirik. Finantziazioa izan da beti zailtasuna, eta ontziolak gaur egun duen egoera zorrak eragindakoa da (bezero batek barku bat ordaindu ez, maileguak garaiz bueltatzeko modurik ezta; eta gero horrek ekarritako soka)

Hala ere, ez naiz aditua, hortaz, nork daki. Baina bertako langileak (gutxi dira hemengoak, azken eraikinetan Baltikoko herrialdeetako asko egon dira lanean) ere ez dira baikorrak.

@AVU_Osoro

Okerrena, enkarguak badituztela jakitea da. Hau da, bezeroen konfiantza badute; baina eraikin berriak finantzatzeko iturri fidagarria ez, nonbait. Hori da, hartzekodun baten eskaerarekin bat eginez, epaileak atzera bota duena, funts baten ekarpena, hain zuzen.

@gontxatorre nik hori irakurri nuen, enkarguzko barkuetan punta puntakoak omen direla.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea